Justizia herritarrengana hurbiltzen

Nola aurkituko dut notario bat Europan?

Nola aurkituko dut notario bat Europan?

Frantzian dokumentu pribatu baten segurtasuna bermatu behar duzu? Alemanian bizi zara eta gatazka batean bitartekari bat behar duzu? Edo Belgikan ezkondu behar duzu eta ezkontza-aurreko akordio bat sinatu nahi duzu? Horrela bada, Europar Batasuneko kide diren 21 Estatuetatik edozeinetan notario bat nola aurki dezakezun azalduko dizugu. 

Notarioak Europako erakundeekin dituzten harremanetan ordezkatzen dituen erakunde ofiziala Europar Batasuneko Notarioen Kontseilua (EBNK) da. Europako herrialderen batean notario bat behar baduzu, Kontseiluaren web atarian dagoen bilatzailearen bidez aurki dezakezu. Horrez gain, bakoitzak zein hizkuntza ezagutzen duen ikus dezakezu, harremanetan jartzeko datuak jasota daude eta bulegoaren kokapena mapa batean ikus dezakezu.

Era horretara zure izapideak errazago kudeatuko dituzu. 

2012ko azaroaren 15ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Europan. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*