Justizia herritarrengana hurbiltzen

Nola egiaztatu dezaket zigor-aurrekari eza?

Nola egiaztatu dezaket zigor-aurrekari eza?

26/2015 Legeak, uztailaren 28koak, haur eta nerabeen babes-sistema aldatzekoak ezarritakoaren arabera, adingabeekin ohiko harremana izatea eskatzen duten lanbideetan aritzea edo jarduerak egin nahi dituztenek, sexu-delituengatik zigorrik jaso ez izana egiaztatu behar dute.

Hortaz, nola egiaztatu dezaket zigor-aurrekari eza? Martxoaren 1ean Delitugile Sexualen Erregistro Nagusia abian jarriko da. Ordura arte, aurrekari eza zigor-aurrekarien ziurtagiriarekin egiaztatu beharko da. 

Ziurtagiria Justizia Ministerioaren web atarian edo posta arrunt bidez eskatu dezakezu. Beste aukera bat aurrez aurre eskatzea da, Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzan, Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetan, Estatuaren Administrazio  Orokorreko edozein administrazio-organoren erregistrotan edo Autonomia Erkidegoetako  Administrazioen zein edozein Herri-administrazioren erregistrotan.

Telematikoki eskatzen baduzu, ordenagailuaren sistema operatiboa eguneratuta izan behar duzula kontutan hartu (Windows azkeneko bertsioa eta Chrome edo Internet Explorer nabigatzaileen azken bertsioak eduki behar dira); horrez gain, erabiltzaile ziurtagiri digitala eduki behar duzu (NAN elektronikoa, FNMT), eta tasa ordaindu behar duzu. Horretarako, Ogasun eta Herri Administrazioaren ordainketarako sistemari atxikitako bankuetara jo behar duzu.

Martxoaren 1etik aurrera 1110/2015 Errege Dekretua, abenduaren 11koa, sexu-delitugileen Erregistro Nagusia arautzen duena indarrean jarriko da; data horretatik aurrera, sexu-delituen zigor-aurrekarien ziurtagiria espezifikoa eta doanekoa izango da, eta zigor-aurrekarien ziurtagiria eskatzen den modu berean eskatu ahal izango da.
 

2016ko urtarrilaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*