Justizia herritarrengana hurbiltzen

Nola eskatu Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria?

Nola eskatu Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria?

2016tik, lanean edo boluntario bezala adingabekoekin ohiko harremana duten norbanako  guztiek Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria aurkeztu behar dute.

Dokumentu horren bitartez sexu-izaerako delitu eza egiaztatzen da; ziurtagiria doan da eta Espainiarako bakarrik balio du. Horrenbestez, atzerrian adingabeekin lan egiteko ziurtagiria behar dutenek Zigor-aurrekarien Ziurtagiria eskatu beharko dute.

Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria aurrez aurre edo telematikoki eska daiteke:

  • Eskaera online egiteko ziurtagiri elektronikoa behar duzu, eta Justizia Ministerioaren web ataritik eskatu behar duzu. Bide horretatik ziurtagiria unean bertan eskuratuko duzu.
  • Eskaera aurrez aurre egiteko, Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzetara, Herritarren arretarako Bulego Nagusira (Madril) edo Gobernuaren Ordezkaritzetara zein Azpiordezkaritzetara jo behar duzu. Euskadin, Justiziako Lurralde Kudeatzailetza Bilboko Elkano kaleko 9.zkian dagoGobernu Azpiordezkaritzak berriz, Bilbo, Donostia eta Gasteizen daude

    Eskaera aurrez aurre egiteko NAN, Pasaporte, ANA edo dagokizun herrialdearen ziurtagiria aurkeztu behar duzu. Ziurtagiriaren kopia bat eramatea gomendatzen dizugu. 

    Interesdunaren izenean eskaera beste norbaitek egiten badu, arestian aipatutako dokumentazioaz gain, bere identifikazio zenbakia ere aurkeztu beharko du.  Horrez gain, eskaera egiteko baimena egiaztatzen duen dokumentua ere aurkeztu beharko du (notarioaren aurrean baimendutako dokumentu publikoa, eta eskaera gurasoek egitekotan, familia-liburua).
2017ko abenduaren 1ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*