Justizia herritarrengana hurbiltzen

Nola jakin adinekoak tratu txarrak jasaten ari direla?

Nola jakin adinekoak tratu txarrak jasaten ari direla?

Adinekoek tratu txarrak jasaten dituzte;  hori hala da. Baina zaila da antzematea, eta biktimek oso gutxitan jartzen dute salaketa; izan ere, biktimak eta erasotzailea familia berekoak izaten dira askotan.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak (AMEI) egindako ikerketa batek, Bizkaiko familietan, tratu txarrak eragiten dituztenak gehienetan semeak edo senarrak direla adierazten du. Biktimaren perfila honako hau da: 70 urte inguruko pertsona da eta erasotzailearekiko mendekotasun handiko harremana dauka; hori dela eta, oso zaila da biktimak salaketa jartzea.

Adinekoei egindako tratu txarrak sei motatakoak izan daitezke:

  • Tratu txar fisikoak: Indar fisikoa nahita erabiltzea lesioak, mina edo kaltea eragiteko.
  • Tratu txar psikologikoak: mehatxuak, irainak, edo larritasuna eta beldurra eragiteko edozein motatako apalkuntza.
  • Ekonomiarekin lotutako tratu txarrak: Adinekoaren ondasunak modu ezegokian erabiltzea.
  • Sexu-abusuak: Limurtu nahian ibiltzea edo baimenik gabeko sexu-kontaktuak izatea.
  • Zabarkeria: Adinekoari oinarrizko garbitasuna, elikadura, segurtasuna… ukatzea.
  • Abandonatzea: Adinekoa zaintzapean duen pertsonak adinekoa abandonatzen duenean.

Adinekoei eragindako tratu txarren kasuren bat ezagutzen al duzu? Justizia.net-en salaketa nola jarri azaltzen dizugu.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak adinekoei familia barruan eragindako tratu txarrei buruzko ikerlan osoa ikusi.

2013ko maiatzaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*