Justizia herritarrengana hurbiltzen

Oņatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeko zientifikoen denboraldia oraingo astean hasten da

Oņatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeko zientifikoen denboraldia oraingo astean hasten da

Oraingo ostiralean hasten da mintegien denboraldia Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean (LSNE). Oraingo astean hasi eta uztail amaierara arte, 16 bilera zientifiko izango dira Oñatin, zeintzuetan hainbat herrialdeko unibertsitateetako irakasleak eta adituak izango diren, bai antolatzaile bai parte-hartzaile gisa. Gaurkotasun handiko gaiak eztabaidatuko dituzte, betiere zuzenbidearen soziologiarekin lotuta, hala nola familia-justizia aro digitalean, abokatutzaren arautzea, emozioen rola justizia administrazioan, memorializazio praktikak eta berreraikuntza soziala giza-eskubideen urraketa larrien ondoren, desberdintasunak eta diskriminazioa, feminismoaren laugarren aroa, eta beste batzuk.

Lehenengo mintegiak The Rule of Law, Populism and Militant Democracy in Europe du izenburua eta hilaren 12an eta 13an izango da. Antolatzaileak Jernej Letnar Cernic eta Matej Avbelj (Graduate School of Government and European Studies, Eslovenia) dira.

Mintegiko kontzeptu-ardatzak direnei –zuzenbide estatua, populismoa eta demokrazia militantea– sarri erantzun egiten zaie. Mintegian zehar, ahalegina egingo da kontzeptuon esanahiaren gainean ados jartzeko, eta haiek aplikatu eta ikertuko dira testuinguru nazional eta supranazionaletan. Parte-hartzaileek zuzenbide estatuaren, populismoaren eta demokrazia militantearen Europako gaurkotasuna aztertuko dute eta, segidan, erakusten ahaleginduko dira nola estatu demokratiko liberalek, legea erabilita, dauzkaten mehatxuei erantzun beharko lieketen, bere dituzten balioak ukatu gabe.

Euskal ordezkariak

LSNE nazioarteko erakundea da, baina bere euskal izaerari ere arreta ematen dio. Hala, aurten hiru mintegiren antolakuntzan izan dira euskal unibertsitateetako ordezkariak: Practices of Memorialization & the Process of Social Reconstruction after large-scale Human Rights Abuses and Violations, Gemma Varona Martínez irakaslearekin (Euskal Kriminologia Erakundea); Sharing and Regulating Emotions in Legal Spaces: Mediation, Restoration, and Reconciliation, EHUko Dario Paez-ekin; eta Desigualdades complejas y formas de discriminación en sociedades plurales: un enfoque interseccional, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Erakundeko Dolores Morondo, Encarnación La Spina eta Cristina de la Cruz kideek antolatuta.
Mintegien gaineko informazio gehiago:

2018ko apirilaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*