Justizia herritarrengana hurbiltzen

Seme-alaba ospitaletik inskribatu dezakezu

Seme-alaba ospitaletik inskribatu dezakezu

Urriaren 15etik aurrera gurasoek ospitaletik inskribatu ahal izango dituzte seme-alabak, izapidea egitera Erregistro Zibilera joan gabe.

Eskaera egiteko, haurra jaio eta 72 orduko epean hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

 

  • Ospitaleak emandako sendagilearen jaiotza-ziurtagiria.
  • Guraso bien NAN, NIE edo pasaportea eta eskatzailearena, azken hau gurasoa ez bada.
  • Gurasoetako baten sinadura falta bada, familia liburua edo ezkontza ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Jaiotza-inskripzioa eskatu ostean, ospitaleko langileak Erregistro Zibilera bidaliko du. Erregistro Zibilak dokumenturen bat falta dela uste badu, seme-alabaren inskripzioa egiteko gurasoei Erregistro Zibilera joateko eska diezaieke.

Halere, aukera hori ospitale gutxi batzuetan egongo da (autonomia erkidego bakoitzeko ospitale batean, gutxienez). Gauzak horrela, Arabako Unibertsitate Ospitalea da Euskadin jaiotzak telematikoki inskribatzeko aukera ezarri duen lehena. Zerbitzua, gainontzeko ospitaleetan datozen hilabeteetan egongo da eskuragarri. Zehazki, azaroan Arrasate, Zumarraga eta Mendaroko ospitaleetan ezarriko da eta abenduan Gurutzetako , Donostiako eta Basurtuko Unibertsitate  Ospitaleetan ezarriko da.

2015ko urriaren 16ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*