Justizia herritarrengana hurbiltzen

Semea edo alaba Erregistro Zibilean erregistratu al dezaket alarma egoerak dirauen bitartean?

Semea edo alaba Erregistro Zibilean erregistratu al dezaket alarma egoerak dirauen bitartean?

Covid-19ak eragindako salbuespen egoerak irauten duen bitartean, Erregistro Zibilek Lan eta Justizia Sailburuaren 2020ko martxoaren 15eko Agindua, Euskadiko Justizia Administrazioaren funtsezko zerbitzuei buruzkoa, jarraitu behar dute. Agindu horretan ezarrita dator Erregistro Zibiletan jaiotza-inskripzioak presako epean egiteko agindua.

Jaio berrien inskripzioak Legeak ezarritako 30 eguneko epean egiten ari dira; hori bai, denbora hori ahalik eta gehien estutzen da alarma egoerak irauten duen bitartean Erregistro Zibiletara joateko beharra murrizteko. Orokorrean, jaio berriak inskribatzeko hitzordua, Legeak ezarritako 30 eguneko epea amaitu baino astebete lehenago ematen da.

Familia-liburuari dagokionez, seme-alaba ospitaletik inskribatzen duten gurasoek ez dute zertan Erregistro Zibilera joan behar inskripzioa amaitzera. Hortaz, itxialdia amaitzen denean dagokien Erregistro Zibilera joan beharko dute Familia-liburua jasotzera edo eguneratzera. Seme-alabak Erregistro Zibilean aurrez aurre inskribatu behar dituzten bikoteek halabeharrez hitzordua eskatu behar dute, eta gertaera inskribatu ondoren, kasu gehienetan Familia-liburua unean bertan jasoko dute.

2020ko maiatzaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*