Justizia herritarrengana hurbiltzen

Araudien azken berriak

Susperraldi ekonomikoa eta dibortzioak

Susperraldi ekonomikoa eta dibortzioak

Ekonomian adituek hainbat datu ezberdinei erreparatzen diete herrialde bateko egoera ekonomikoa aztertzeko. Adibidez, herrialde batean dibortzio kopuruak behera egin edo berdin jarraitzen badu, adituentzat zonalde hori krisi ekonomiko batean murgilduta dago. Era horretara, banantze kopuruak gora egiten badu, ekonomia suspertzen ari dela esaten dute.

Adituen ustetan, horretarako arrazoiak hurrengoak dira: nahiz eta bikote-harremana txarra izan,  familiako kideak langabezian badaude, dibortziatzeko aukerarik ez da mahai gainean jartzen, gastuak handiak direlako eta ezinezkoa izango litzatekeelako horiek ordaintzea: Besteak beste, abokatuei ordaindu behar zaie, seme-alaben mantenua ordaindu behar da, etxebizitzen gorabeherak ordaindu behar dira, eta abar.

Duela gutxi, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Espainian 2014an egondako banantzeen, deuseztasunen eta dibortzioen datuak plazaratu ditu. Txostenaren arabera, azken bost urteotan Euskadin datuek behera egin ondoren – datuok krisiarekin bat datoz- aurtengo lehen hiruhilekoan banantzeek %16,4 egin dute gora.

Zer iritzi dute horri buruz adituek? 2014ko lehen hilabeteetan dibortzioek gora egitea eta ekonomiaren susperraldia bat datozela uste dute.

Ados al zaude?
 

2014ko uztailaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Mende baten ostean, Merkataritza kode berria

Mende baten ostean, Merkataritza kode berria

10 urte luze behar izan dira Merkataritza Kode berria idazteko. Testu berriak merkatuak bateratzea du helburu, eta 1985. urtetik indarrean dagoen Merkataritza Kodea ordezkatuko du.

Kodegintzarako Batzorde Nagusia 2006. urtean hasi zen Merkataritza Kode berriaren aurreproiektua idazten. Batzordeak, azken 130 urteetan zehar merkatua arautzeko sortu diren legeak, kontratu mota ezberdinak eta enpresarien kontabilitateari buruzko arauak testu bakarrean biltzea izan du helburu. Testuak berariazko araurik ez zuten erakundeak ere arautzen ditu; hala nola, enpresak eta negozioak, eta gaur egun oso hedatuta dauden kontratu mota ezberdinak.

Laburbilduz, Merkataritza Kode berriak 1.726 artikulu ditu, zazpi liburu eta aurretiazko liburuki batean banatuta:

  • Aurretiazko liburukia: merkataritza arloaren mugaketa
  • Lehen liburukia: enpresaria eta enpresa.
  • Bigarren liburukia: merkataritza-sozietateak.
  • Hirugarren liburukia: konpetentziaren eskubideak eta jabego industriala.
  • Laugarren liburukia: merkataritza arloko kontratuak eta betebeharrak, orokorrean.
  • Bosgarren liburukia: merkataritza-arloko kontratuak.
  • Seigarren liburukia: balore-tituluak eta ordainketarako eta kredituetarako tresnak.
  • Zazpigarren liburukia: Merkataritza arloko betebeharren preskripzioa eta iraungitzea.

Gobernuak onartu duen arau berri aren ezaugarri guztiak, Merkataritza Kodearen Legearen Aurreproiektuan irakur ditzakezu.

2014ko ekainaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook