Justizia herritarrengana hurbiltzen

Araudien azken berriak

Adingabeen babesa areagotuko du Zigor Kode berriak

Adingabeen babesa areagotuko du Zigor Kode berriak

Iragan ostegunean Kongresuan eztabaidatu zen Zigor Kode berriaren helburuetako bat adingabeen babesa areagotzea da.

Bide horretatik, Alberto Ruiz-Gallardon buru duen ministerioak landutako testuak, adingabeen aurka egindako delituei erantzun egokia ematea du helburu.

Zigor Kodearen erreforman jasotako neurrietako batek eztabaida piztu du. Testu berriaren arabera, 16 urtetik beherako adingabe baten erailketa  edo terrorismo delitua egozten zaien norbanakoei zigor handiena ezarriko zaie:  betiko kartzela zigorra, berrikusteko aukerarekin.

Adingabeak babesteko bestelako neurriak ere zehaztuko dira Zigor Kodearen erreforman, hala nola:

  • Sexu-harremanetan adostasuna egoteko adina 16 urtera igoko da
  • Adingabe bati izaera sexuala duten egoerak ikustaraztea delitua izango da 
  • Tresna berriak ezarriko dira Haurren pornografia zigortzeko. Horretarako, delituen zigorrak egokituko dira.
  • Delituak egiteko helburuarekin adingabe bat esplotatzea, legez kanpo atxilotzea edo bahitzeagatik ezarriko diren  zigorrak handiagoak izango dira.  
2013ko abenduaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zigor Kode berritua

Zigor Kode berritua

Zigor Kodea berritu egin dute eta garai berrietara eta delitu berrietara egokitu dute. Gobernuak adierazitakoaren arabera, Zigor Kodearen erreformarako Lege-Proiektuaren bidez orain arte zigor gabe gelditzen ziren portaerak zigortuko dira. 

Ministroen Kontseiluak iragan astean onartu zuen Zigor Kode berriaren berrikuntza nagusiak hurrengoak dira:

  • Delitu ekonomikoak. Helburu nagusia ustelkeriarekin amaitzea da. Horretarako, erabilgarriak ez diren zerbitzuak kontratatzea zigortuko da. Kontra-prestaziorik gabeko kontratuak, eta gehiegizko prezioa duten kontratuak sinatzea ere zigortuko da.  Horrez gain, pertsona juridikoen erantzukizuna zabaldu egingo da eta orain publikoak diren merkataritza-arloko elkargoei ere egotziko zaie ardura. Ondorioz, prebentzio neurriak hartu ez dituzten erakundeetako zuzendaritza taldetako kideak zigortu ahal izango dira.  
  • Konfiskatzea. Delituetako aktiboak berreskuratzeko lege-tresna  eraginkorragoak lortzeko helburuarekin, konfiskatzea berrikusteko asmo handiko neurriak ezarri dira. Neurri horien ezarpenari dagokionez, aurretiazko enbargatzeari eta delinkuentziarekin harreman zuzena duten produktuen konfiskatzeari buruzko Europar Batasuneko Direktibari aurrea hartu dio Gobernuak .
  • Emakumearen babes handiagoa. Delitu berriak zehaztu dira: behartutako ezkontza, jazarpena edo hertsatzea, biktimaren onespenarekin grabatutako irudi edo grabaketa intimoak baimen gabe zabaltzea, eta kautelazko neurriak kontrolatzeko jarritako tresna telematikoak aldatzea.
  • Adingabeak. 16 urtetik beherakoekin harreman sexualak izatea delitua izango da. Delitua izango da, baita ere,  iruzur egiteko eta irudi pornografikoak eskuratzeko, bitarteko teknologikoen bidez adingabearekin kontaktuan jartzea,.  
  • Jabetza intelektuala eta industria jabetza. Jabetza intelektuala babesteko jarritako bitarteko teknologikoak kentzea edo indargabetzea ere zigortuko da.
  • Betiko kartzela zigorra berrikusteko aukerarekin. Hilketa terroristei ezarriko zaie, erregearen edo oinordeko printzearen zein atzerriko estatu buruen hilketa kasuei; genozidio kasuei ere ezarriko zaie, eta larriak diren kasuetan ere ezarriko da. Adibidez, biktimak 16 urte baino gutxiago baditu edo bereziki kaltebera bada. Hilketa anizkoitzetan eta erakunde kriminalek egindako hilketetan ere ezarriko da.
  • Baldintzapeko askatasuna Etendako kartzela zigor bezala arautuko da; ondorioz, askatasunean dagoen zigortuak berriz ere delituren bat egiten badu, kartzelara itzuliko da etendako kartzela zigorra –eten zen une berdinetik aurrera- betetzen amaitzeko.

Zigor Kodeari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, eta aurreikusitako erreforma guztien nondik-norakoak ezagutu nahi badituzu, Zigor Kodearen Erreformarako Lege-Proiektu osoa irakur dezakezu

2013ko urriaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook