Justizia herritarrengana hurbiltzen

Araudien azken berriak

Ustelei aurre egiteko neurri gehiago

Ustelei aurre egiteko neurri gehiago

Espainian dauden ustelkeria kasuak oso nabarmenak dira eta azkenaldian ohiko bilakatu dira. Ustelen zigorgabetasunarekin amaitzeko, Gobernuak hainbat neurri berri iragarri ditu. Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren hitzetan, neurri berriak “arazo honi historian eman zaion asmo handiko erantzunik sendo eta eraginkorrena” dira. 

Orain arte Espainiako legeek “alde ilunak” zituzten. Horiek zirela eta, hainbat ustelkeria kasu zigor gabe gelditzen ziren. Egun hauetan iragarritako aldaketa hauen helburua da -Zigor Kodearen erreforma barne- orain arte zigor gabe gelditzen ziren jarrera horiek zigortzea da.

Hauek dira, beste batzuen artean, Zigor Kodearen erreformarako lege-proiektuak ezartzen dituen neurri berriak:

  • Bidegabeko administrazioaren erregulazio berria. Horren arabera, zerbitzuak gehiegi ordaintzea zigortuko da –gehienetan horren arrazoia eroskeria izaten da-.
  • Bidegabeko eralgitzearen araudia berrituko da. Kontra-prestaziorik gabeko kontratuak sinatzea edo Administrazioari ezkutatutako isilpeko funtsak sortzea zigortuko da.
  • Negozioetan egindako ustelkeriaren araudiaren berrikuspen teknikoa egingo da,  eta atzerriko agenteei sobornoen ustezko ordainketa ere zigortuko da.
  • Konfiskatzearen araudia berrikusiko da, delituen bidez galdutako aktiboak berreskuratzea errazteko.
  • Ondasunak ezkutatzearen edo informazio okerra ematearen bidez epaien ezarpena zailtzen duten norbanakoei zuzendutako zigor berriak ezarriko dira.
2013ko irailaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Gurasoek elkarrekin banatutako zaintzari bultzada

Aita umeentzako aulki batekin paseatzen

Gurasoek elkarrekin banatutako zaintzak dagoeneko ez du salbuespen-izaerarik. Aurrerantzean epaile egokiak erabakiko du zein jagoletza- eta zaintza-araubide den egokiena ezkontza-deuseztasuna, banantzea eta dibortzioa gertatzen direnean, betiere adingabearen onuran izateko eta kasu bakoitzaren berezitasunak aztertuta.

Horrela ezarri da Gobernuak onartu berri duen Ezkontza-deuseztasuna, banantzea eta dibortzioa gertatzen direnerako baterako erantzukizunari buruzko Lege Aurreproiektuan, gurasoek elkarrekin banatutako zaintzak dagoeneko salbuespen-izaerarik ez duela ezarri baitu.
Testu berriak dakartzan aldaketa garrantzitsuenetako batzuk:
  • Epaileak erabaki behar du kasu bakoitzean zein jagoletza- edo zaintza-modu den egokiena.
  • “Bisiten” kontzeptua ezabatu da, gurasoen eta seme-alaben arteko eguneroko eta ohiko harremanari garrantzi handiagoa emateko. Horrela ez dira gehiago erabiliko “jagolea”, “zaintzailea” edo “bisitak” bezalako terminoak honakoei lotuta: “elkarbizitza”, “egonaldiaren araubidea” “harremana” edo “harremana bizikidea ez denarekin”.
  • Gurasoak adingabearen onerako ados jarri behar direlaz kontzientziatzeko, guraso-ahala baliatzeko plan bat sartu behar dute banantzeko edo dibortziatzeko demandek prozesu judizialean, eta horren bidez gurasoek euren erantzukizunak nola egikarituko dituzten azaldu. Gainera, ados jarri daitezen laguntzeko, Familia Bitartekaritzako Zerbitzuetara jo ahal izango dute.
  • Inoiz seme-alaben beharrizanak edo gurasoen inguruabarrak aldatzen badira, hasieran hartutako neurriak aldatu ahal izango dira.
  • Testuaren arabera, ez zaio jagoletzarik eta zaintzarik emango genero-indarkeriari edo etxeko indarkeriari lotutako delituengatik epai irmoa duen gurasoari.
  • Ezkontzaren ondasun-eraentzaren likidazioa bizkortu egingo da. Kontuan izan behar da alderdi ekonomikoa familiaren hausturaren ondoriozko gatazkan alderdi garrantzitsuenetako bat dela, eta orain arte izapide hau ebazteko denbora luzea behar izaten zela.
Laburbilduz, Lege Aurreproiektu horren helburu nagusia guraso bakarraren zaintzaren aldekoa ez den lege sistema bat lortzea da eta, beraz, gizarteak izan dituen aldaketetara egokitzea. Horretarako, Kode Zibilaren 92. artikulua aldatu behar izan da. Orain epaileak du zaintzako araubide-eredu egokiena erabakitzeko boterea, eta berea da gurasoen arteko harremanen alderdiak eta edukia arautzeko zeregina. Hala ere, banantze batean gurasoek elkarrekin banatutako zaintza ezartzen bada horrek ez du esan nahi seme-alabak nahitaez txandaka gurasoekin aldi berdinetan bizi behar izango direnik.
2013ko abuztuaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook