Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu?

Genero indarkeriaren biktimei dei galduak egitea delitu izan daiteke

Genero indarkeriaren biktimei dei galduak egitea delitu izan daiteke

Genero indarkeriaren biktimei dei galduak egitea kondena urratzea da, baldin eta deia egin duenak biktimarekin komunikatzeko debekua ezarrita badu.

Hortaz, komunikazioa gertatu zein ez (biktimak deia hartu zein ez), deia egite hutsa eta biktimaren telefonoan erregistratze hutsa delitua da, beti ere, dei galdua nork egin duen frogatzeko aukera badago.

Auzitegi Gorenak ezarri berri duenaren arabera, dei galduak kondenaren urraketa dira bikotekide ohiak biktimarekin komunikatzeko debekua ezarrita duenean, deia hartu zein ez hartu, harremanetan jartzeko beste bide bat delako. Izan ere, deiaren erregistroak “biktimaren lasaitasuna eteten du eta bere segurtasunarentzat mehatxua da”. 

2020ko urtarrilaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ba al dakizu? Jaiotza ziurtagirian dagoen akatsa zuzendu dezakezu

Ba al dakizu? Jaiotza ziurtagirian dagoen akatsa zuzendu dezakezu

Abizena gaizki idatzita dago, izen konposatua daukazu baina ez da agertzen edo dataren bat gaizki dago... jaiotza edo ezkontza ziurtagirian zein familia liburuan hutsen bat egonez gero, dagokizun Erregistro Zibil edo Bake epaitegian zuzentzeko aukera daukazu. Horretarako, okerra zuzentzeko espedientea hasi behar duzu.

Adibidez, akatsa jaiotza ziurtagirian badago, bizilekuagatik dagokizun Erregistro zibil edo Bake epaitegira joan, okerra zuzentzeko espedientea hasi eta akatsa dagoela egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu behar dituzu. Ondoren, bizilekuagatik dagokizun Erregistro Zibila edo Bake Epaitegia jaiotza ziurtagiria duen Erregistroarekin harremanetan jarriko da, okerra zuzentzeko.

Izapide mota hauek astebete inguruko iraupena dute. Hortaz, epe laburrean ziurtagiria zuzenduta jasotzeko aukera izango duzu. 

Gogoratu: Datuak zuzendu ostean, jaiotza-ziurtagiria JustiziaEus-en bitartez online eska dezakezu.

2019ko ekainaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook