Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu?

Zein delitu dago espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortuta?

Zein delitu dago espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortuta?

Espetxealdi iraunkor berrikusgarria zigor askatasun-gabetzailea da, eta bere izenak adierazten duen bezala, “berrikusgarria” da; hau da, epe zehatz bat iragan ostean -25 eta 35 urte artekoa izan daiteke – presoaren zigorra berrikusiko da, eta zenbait kasutan, askatasuna berreskuratu dezake.

Zigorra delitu oso larriei ezarriko zaie. Gaur egun, hiru kasutan ezartzen da:

  • 16 urtetik beherakoen erailketa edo adinagatik, gaixotasunagatik edo ezintasun fisiko edo adimen-desgaitasunagatik bereziki kalteberak diren norbanakoen erailketa.
  • Sexu-askatasunaren aurkako delitu baten ondorengo erailketa.
  • Talde edo erakunde kriminal bateko kide izanik egindako erailketa.
  • Erailketa anizkoitza.
  • Erailketa terrorista.
  • Estatu buruaren edo oinordekoaren hilketa.
  • Atzerriko Estatu buruen edo Nazioarteko Hitzarmen bidez babestuta dauden norbanakoen hilketa.
  • Genozidio eta gizateriaren aurkako krimenak.

Duela gutxi, Zigor Kodea aldatzeko Lege Organikoaren aurreproiektua bultzatu du Ministroen Kontseiluak, espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortutako delitu kopurua handitzeko asmoz, aurreko zerrendari hurrengoak gehituz:

  • Erailketa, senideei gorpua berreskuratzea eragozten zaienean.
  • Bahiketa osteko erailketa.
  • Elkarren segidan egindako bortxaketak.
  • Adingabea bortxatzea, askatasuna kendu ostean edo torturatu ostean.
  • Sute bidez eragindako heriotza, kalte handiak (azpiegitura handien txikizioa) edo energia nuklearra zein elementu erradioaktiboak askatzea.
2018ko otsailaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ba al dakizu? Ez da berdina delitu bat 13 urterekin edo 14ekin egitea

Ba al dakizu? Ez da berdina delitu bat 13 urterekin edo 14ekin egitea

Delitu bat egiterakoan ezberdina da 13, 14 edo 18 urte edukitzea.

Delitu bera izan arren, zigorra delitugilearen adinaren araberako izango da. 

18 urtetik aurrera, Zigor-kodea ezarriko dizute eta delituaren larritasunaren arabera espetxe-zigorra ezar diezazukete.

Delitua 14 eta 18 urte bitarteko gaztea bazara, Adingabeen Erantzukizun Penalaren Lege arautzailea ezarriko dizute, eta zure berreziketa lortzeko “neurri” zuzentzaileak bete beharko dituzu.  

14 urte baino gutxiago badituzu, ezin dizute ezer egotzi. Ez zaizu ez Zigor-kodea ez eta Adingabearen Legea ezarriko. 

Hori bai, 14 urtetik beherako haur batek delitu bat egiten badu, adingabea zaintzearen ardura dutenei erantzukizun zibila eskatzeko aukera dago. Horrez gain, gizarte zerbitzuak auzian sartuko lirateke, eta adingabearen familiaren egoera aztertuko lukete. Horren arabera, gurasoei tutoretza kendu eta haurra egoitza batean sartzeko aukera egongo litzateke.

2018ko urtarrilaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook