Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu?

Ba al dakizu? Lekukoa bazara epaiketara joateak eragindako gastuak ordaintzeko eska dezakezu

Ba al dakizu? Lekukoa  bazara epaiketara joateak  eragindako gastuak ordaintzeko eska dezakezu

Epaiketa batean edo auzitegi batean lekuko gisa aitorpena egiteko eskaera jaso baduzu, derrigorrez joan behar duzu eta ezin diozu joateari uko egin, egiaztatutako arrazoirik gabe. Hori bai, lekukotzak eragindako  gastuak ordaintzeko eska dezakezu.

Beti ere, epaiketa zigor-arlokoa bada eta Fiskalak deitu bazaitu, edo instrukzioaren baitan epaileak deitu badizu. Kasu horietan, kalte-ordaina eska dezakezu eta Justizia Administrazioak bidaia (garraio publikoa), egonaldia eta bazkaria ordainduko dizkizu,hala behar izanez gero.

Nola egin eskaera?

Orokorrean, Justizia Administrazioaren Letraduak egiten du izapidea. Ordainketa, berriz, Bilbo, Gasteiz edo Donostiako Kudeaketa Unitate Teknikoek egiten dute (EAT). Ordainketa egiteko hurrengoa eskatuko dizute:

ADI: Lekuko gisa aitorpena egitera deitutako norbanako guztiek ez dute ordainketa eskatzeko eskubidea. Adibidez, Zibil-arloko lekukoek ezin dute ordainketa eskatu, alderdiari eskatu behar zaiolako.  Hau da, istripu baten lekuko bazara eta epaiketa batera  deklaratzera joan behar baduzu, ezin diozu Administrazioari gastuak ordaintzeko eskatu, alderdietako batek ordaindu beharko baititu.

2017ko apirilaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ba al dakizu EAEko Justizia Administrazioari buruzko zalantzak argitzeko postontzi bat dagoela?

Ba al dakizu EAEko Justizia Administrazioari buruzko zalantzak argitzeko postontzi bat dagoela?

2016 urtean zehar, herritarrekin harremanetan jartzeko Justizianet-eko atalaren bitartez,EAEko Justizia Administrazioarekin lotutako galderak eta zalantzak zituzten erabiltzaileen 1.103 mezu jaso ditugu.

Galderen erdia baino gehiago (%51) Erregistro Zibiletan egiten diren izapide ezberdinei buruz izan dira. ezkontza, jaiotza eta heriotza ziurtagiri eskaerak, ezkontza espedienteen irekiera, atzerrian egindako ezkontzen legeztatzea, espainiako nazionalitatea eskatzea, jaioberrien inskripzioak, izen eta abizen aldaketak...

Gainera, askok online egindako jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagirien eskaeren egoera ezagutzeko erabiltzen dute postontzia. JustiziaNet-en izapideak online kontsultatzeko aukera dago. Horretarako, “zure izapideen egoera kontsultatu”atalean sartu eta eskaera egiteko erabilitako identifikazio zenbakia (NAN, pasaportea…) idatzi  behar da. Ondoren, automatikoki zure eskaeraren egoera agertuko da.

2016an postontziaren bitartez jaso diren galderak:

  • Enplegu publikoa eta trebakuntza: 61 mezu.
  • Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak:  21 mezu.
  • Erregistro Zibila: 563 mezu.
  • Eskerrak: 104 mezu.
  • Lan eta Justizia Saila: 43 mezu.
  • Doako Justizia: 8 mezu.
  • Auzitegiko Medikuntza: 33 mezu.
  • Profesionalen zalantzak: 88 mezu.
  • Sindikatuak:  8 mezu.
  • Enkante Judizialak: 7 mezu.
  • Genero indarkeria: 5 mezu.
  • Albisteetan egindako aipamenak: 84 mezu.
  • Beste galdera mota batzuk: 78 mezu.

Galdera bat bidali nahi al diguzu? JustiziaNet-eko postontzia erabili ezazu EAEko Justizia Administrazioari buruz dituzun galderak egiteko.

Zertan da nire izapidea? JustiziaNet-eko online aplikazioaren bitartez jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria eskatu baduzu, izapidearen egoera “zure izapideen egoera ikusi” ataletik ikus dezakezu.

2017ko martxoaren 1ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook