Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu?

Ba al dakizu BJLO 1985. urtean sortu zela?

Ba al dakizu BJLO 1985. urtean sortu zela?

Botere Judizialaren Lege Organikoa sistema judiziala erregulatzen duen araua da; hau da,  horren bidez ezartzen dira epaile izateko, epaitegiak eta auzitegiak antolatzeko, eta organo judizial berriak eratzeko irizpideak, besteak beste.

30 urte horietan BJLO 40 aldiz aldatu da. Aldaketa horien artean batzuk beste batzuk baino esanguratsuagoak dira; adibidez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren kideak aukeratzeko sistema aldatu zen, edo Bulego Judiziala arautu zen eta Idazkari Judizialen betebeharrak zehaztu ziren.

Datozen hileetan Legea nabarmen aldatuko da XXI. mendeko gizartearen egoerara, eta errealitate ekonomiko eta juridikora egokitzeko. 

2014ko maiatzaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zergatik daramate toga epaileek?

Zergatik daramate toga epaileek?

Toga, Antzinako Erromatik dator. Gizartearen goiko klaseen ikurra zen (kontsulak, abadeak, senatariak, epaileak, e.a.).

Gaur egun Epaileek epaiketetan toga beltza jantzita daramate; era horretara, inguruko guztiek Justiziako profesionalak direla antzeman dezakete.

Epaileez gain magistratuek, fiskalek, abokatuek, prokuradoreek eta idazkari judizialek ere toga erabiltzen dute.

Hortaz, Justizia Jauregi batean toga beltza jantzita duen emakume bat ikusten baduzu, Justiziako profesional bat da. Horrez gain, mahuka-mutur zuriak baditu (farfaila zuriak, togaren mahukaren muturrean ), magistratua edo idazkaria da.

2014ko maiatzaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. 4 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook