Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu?

Ziurtagiriak doan dira

Ziurtagiriak doan dira

Ba al dakizu? Ziurtagiriak doan dira

20-30 euroren truke, jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak bidaltzen dituzten web atari asko daude. Prezio horri, gainera, BEZa gehitu behar zaio.Horietako web atari batzuetan, izapidea doan dela aitortzen dute, baina ilaran zain ez egoteko edo web atari ofizialek izaten dituzten arazo teknikoak ekiditeko, egokiena ziurtagiria euren bitartez eskatzea dela iragartzen dute.

Baina erregistroko liburuak publikoak dira, eta edonork eska dezake jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiria, doan.  Ziurtagiria, egintza erregistratuta dagoen Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian aurrez-aurre eska dezakezu; bestela,  telefonoz edo Justizia.net web atariaren bidez ere eska dezakezu.Eskaera aurrez-aurre egiten baduzu, ziurtagiria berehala emango dizute. Telefonoz edo Justizia.net-en eskatzen baduzu, eskaera-orrian adierazitako helbidera  postaz bidaliko dizute. Eskaera era batera zein bestera eginda, izapidea doan da; beraz, ez dizute ezer kobratuko, ez eta ziurtagiria atzerrira bidali behar badute ere.

Hortaz, EAEko Erregistro Zibil batean jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria eskatu behar baduzu, Justizia.net bidez egin dezakezu, hurrengo ataletan:

  • Jaiotza-ziurtagiria 
  • Ezkontza-ziurtagiria
  • Heriotza-ziurtagiria

Ziurtagiria Euskaditik kanpoko Erregistro Zibil bati eskatu behar badiozu, ez ahaztu hurrengoa: Justizia Ministerioaren web atariaren bidez izapidea doan egin daiteke.
 

2014ko abuztuaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Lan egin ala espetxera joan?

Lan egin ala espetxera joan?

Hanka-sartze handiek espetxera eraman zaitzakete. Baina, kasu batzuetan Justiziarekin duzun zorra kitatzeko ez dago espetxera joan beharrik. 

Zigor motaren eta gertakarien arabera, espetxe-zigorra gizartearentzako lan eginaz ekidin dezakezu.

Zein kasutan ordezkatu daiteke espetxe-zigorra gizartearentzako lan eginaz?

  • Urtebetetik beherako espetxe-zigorra ezarri badizute.
  • Zigorra bi urtetik gorakoa ez bada, eta ohiko delitugilea ez bazara.
  • Isuna ordaindu behar baduzu eta kaudimengabea bazara.

Orokorrean, zigortutakoek egin beharreko gizartearentzako lanak, ezarritako zigorrarekin erlazionatuta daude.  Sarritan, lege-haustearekin erlazionatutako ikastaroetara joan behar izaten dute delitugileek. Berez, gizartearentzat egin beharreko lanik gehienak trafiko edo genero-indarkeriari buruzko tailerrak izan ohi dira; horien bidez, delitugilea hezi nahi da.

2014ko ekainaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook