Justizia herritarrengana hurbiltzen

Botere Judiziala

Zer dira judizio azkarrak?

Zer dira judizio azkarrak?

Judizio azkar bidez epai zaitzakete, egin duzun  delituagatik bost urtetik beherako espetxe-zigorra badagokizu,  edo bestelako zigorra ezarri badizute, besteak beste: isuna edo atxilo-aldia, biktimarengana urreratzeko debekua, edo gidabaimena kendu badizute.

Premiazko prozedura 2002tik Prozedura Kriminalaren Legean jasota dago, eta delitu arrunten epaiketak azkartzea du xede.   Jeneralean, ikerketa sakonik behar ez duten delituak izan ohi dira: alkoholemia kontuak, ebazpenak, etxeko indarkeriarekin erlazionatutako auziak…

Epaiketa mota hauetan polizia judizialak deituko ditu demandatua, lekukoak eta biktimak Guardiako Epaitegian aurkez daitezen; une horretan bertan, judizioa egingo da. 

2014ko urtarrilaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Krisia epaitegietara iritsi da

Krisia epaitegietara iritsi da

Espainiako epaitegiak krisiak gizartean duen eraginaren adibide bat gehiago dira. 2012. urtean bakarrik 10.290 konkurtso egon ziren, 2011. urtean baino % 28 gehiago. Konkurtsoak merkataritza-arloko epaitegien eskuetan dauden prozedurak dira, eta horien bitartez zordunari bere betebeharrak betetzea eskatzen zaio.

Azken finean, azken urte hauetan konkurtsoetan izandako gorakada Espainiako krisiaren bilakaeraren ispilu gisa har daiteke.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) Estatistika Judizialeko Zerbitzuak krisiak 2012. urtean zehar organo judizialetan izan duen eraginari buruzko datuak ezagutzera eman ditu. Horien arabera, iaz 1.809 ERE aurkeztu ziren, 198.116 hipoteka betearazpen izapidetu ziren, eta kaleratzeagatiko 147.404 demanda aurkeztu ziren.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Judizialaren Zerbitzuak emandako datuen arabera, 2012 eta 2011 arteko datuen artean honako aldea dago:

  • Konkurtsoak: %28 igo ziren.
  • Hipoteka betearazpenak: %17,7 igo ziren.
  • Prozedura monitorioak: %2,4 igo ziren.
  • Etxe-kaleratzeak: %13,1 igo ziren.
  • Kaleratzeagatiko demandak: %25,3 igo ziren.
2013ko apirilaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook