Justizia herritarrengana hurbiltzen

Botere Judiziala

Ulerkorra izateko hiztegia

Ulerkorra izateko hiztegia

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Espainiako Erret Akademiak aste honetan Gaztelania juridikoaren hiztegia aurkeztu dute. Hiztegiak, ebazpen judizialen azalpenak eta literatura hobetzea du helburu. Izan ere, BJKNren eta Auzitegi Gorenaren presidente Carlos Lesmesen arabera, “lexiko juridikoa ulerkorra izan behar da, herritarrek lehiaketa edo oposaketa batetatik kanporatuak izateko arrazoiak, errenta aitorpenaren kontzeptuak edo alokairu zein hipoteka- klausulen esanahiak uler ditzaten”.

Gaztelania juridikoaren hiztegian 150 legelari eta lexikografo inguruk hartu du parte, eta 1.700 orrialde eta 30.000 sarrera ditu.

Aurki Gaztelania juridikoaren hiztegia online egongo da, eta etorkizunean bertsio panhispaniko bat izango du; bertan, iberoamerikako herrialdeetako lexiko juridikoaren hitzak, lokuzioak eta adierak jasoko dira.

Gainera, Justiziaren Estilo-liburua ere argitaratuko da, epaileek eta auzitegiek gaztelania zuzen erabili dezaten. Estilo-liburuan, besteak beste, idaztarauak, izenen erabilera, laburdurak eta zeinuak, arau gramatikalak, ohiko akatsak eta beste hizkuntzetako terminoen erabilera zehaztuko da.

2016ko maiatzaren 4ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Aski da, emakumearen aurkako indarkeriaren arloko dekalogoa

Aski da, emakumearen aurkako indarkeriaren arloko dekalogoa

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Etxeko eta Genero Indarkeriaren  aurkako Behatokiak “Aski da” argitalpena plazaratu dute. Argitalpenaren helburua,  euren bizitzari, askatasunari, berdintasunari eta duintasunari eraso egiten dieten bikotekide edo bikotekide-ohiak dituzten emakumeengan kontzientzia sortzea eta egoera horretatik ateratzeko beharrezkoa den urratsa ematea da. 

Jatorrizko ideia Valentziako Zigor Arloko 2. zkiko Enrique Ortolá magistratuarena da, eta berak  idatzi ditu “Aski da” argitalpenean jaso diren indarkeriarik gabeko harremanekin lotutako 10 ontasun azpimarratzen dituzten beste horrenbeste esaldiak. Horien bitartez, laguntza eta babesa emateko legediak eskaintzen dituen baliabideetara jotzera adoretu nahi ditu emakumeak. 

“Zure duintasunak merezi zaituen norbait behar du”, “Atera zaitez hanka-sartze horretatik!Asko dira zuri laguntzeko prest daudenak”, lanean bildutako mezuetako batzuk dira. Argitalpenaren hasieran Immanuel Kant filososofo alemaniarraren esaldi bat dator: “Gizonek eta emakumeek elkartuta bakarrik osatzen dute gizateria ”. Argitalpenaren hitzaurrea Ortolak berak eta Wanda Cogollos psikologoak idatzi dute eta Miguel Chordaren irudiekin osatuta dago.

Maitasunak norbanakoak batzen ditu. Inoiz ez ditu elkarri lotzen

20.000 ale

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak “Aski da” lanaren 20.000 ale argitaratu ditu, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren  arloko Epaitegietan eta arlo horretan eskumena duten gainontzeko organo judizialetan banatzeko. Horrez gain, ikastetxeetan antolatutako jardueren bitartez justizia gazteengana hurbiltzeko “Justizian heziz” programaren baitan ere erabiliko da.

Maiteminduek laztandu eta gauzak azaldu egiten dituzte. Ez dute kolpatzen ez eta zigortzen ere

Gainera, iragan otsailaren 16ko Etxeko eta Genero Indarkeriaren arloko Behatokiaren Osokoan, erakundea osatzen duten erakundeek “Aski da” euren web atarien bitartez iragatzeko konpromisoa hartu zuten, bide horretatik jende gehiagorengana iritsi dadin.  Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Fiskaltzak ere, argitalpena fiskal guztiei bidaltzeko konpromisoa hartu du.

Maite zaituenak zoriontsu izateko zure bidea askatasunez aukeratzen utziko dizu

2016ko apirilaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook