Justizia herritarrengana hurbiltzen

Covid-19

Nola lortu dezaket sexu-izaerako delituen ziurtagiria?

Nola lortu dezaket sexu-izaerako delituen ziurtagiria?

Egun hauetan ezin da Bilbon dagoen Euskadiko Justiziako Lurralde Kudeatzailetzara joan, ez eta Gipuzkoako eta Arabako ordezkariordetzetara ere, sexu-izaerako ziurtagiria eskatzera.

Hala ere, telematikoki eskatu daiteke Justizia Ministerioaren web ataritik. Era horretara, zure eskaera izapidetu dezakezu eta sexu-izaerako delituen ziurtagiria  unean bertan jasoko duzu (salbuespenak ezik).

2020ko maiatzaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Bizi- eta egoera-agiria eskatu dezaket alarma egoerak irauten duen bitartean? INFORMAZIO EGUNERATUA

Erregistro Zibila

Hasiera batean, Covid-19ak eragindako alarma-egoera zela eta, ezin ziren bizi- eta egoera-agiririk eskatu. Aurrez aurreko izapidea denez, ezinezkoa zen Erregistro Zibilera joatea eskaera egitera. 

Baina, 2020ko apirilaren 29an BJKNk erabaki du bizi- eta egoera-agiriak igortzea, Covid-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz Erregistro Zibilek egin behar dituzten funtsezko zerbitzu gisa gehitzea. Hortaz, orain bizi- eta egoera-agiria eskatu dezakezu, egoitzagatik dagokizun Erregistro Zibil edo Bake Epaitegian.

2020ko maiatzaren 4ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook