Justizia herritarrengana hurbiltzen

Covid-19

Erregistro Zibil edo Bake Epaitegi batekin harremanetan jarri behar al duzu?

Erregistro Zibil edo Bake Epaitegi batekin harremanetan jarri behar al duzu?

Euskadiko Justizia Administraziotik Covid-19 pandemiak eragindako ezohiko egoerak irauten duen bitartean etxean gelditzeko aukera izan dezazun eta beharrezkoak ez diren arriskuak ekidin ditzazun lanean ari gara.

Ahal den neurrian, eraikin judizialetara, Erregistro Zibiletara edo Bake Epaitegietara joatea ekidin behar duzu.

Erregistro Zibilarekin lotutako galdera edo izapideren bat egin behar baduzu, egoitzagatik dagokizun Erregistro Zibilera telefonoz dei dezakezu edo posta elektronikoz beraiekin harremanetan jar zaitezke. JustiziaEus-en Euskadiko organo judizialekin, Erregistro zibilekin eta Epaitegiekin harremanetan jartzeko datuak dituzu.

Gainera, gogoratu jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiria eskatzeko ez duzula zertan bulego judizialetara joan behar. JustiziaEus bitartez eskaera telematikoki egin dezakezu eta ziurtagiria posta arrunt bidez bidaliko dizute ahalik eta azkarren. Doako zerbitzua da.

2020ko martxoaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Covid-19: komunikazio-sareen saturazioa

Covid-19: komunikazio-sareen saturazioa

Baliteke egun hauetan Justiziako sistema eta aplikazioetara sartzerakoan arazoren bat edo beste gertatzea. Gure kanal digitaletara sartzen den erabiltzaile kopurua bat-batean igo denez, batzuetan sareek gainezka egin dezakete, eta ondorioz, sistemak behar bezala ez erantzutea gerta liteke.

Egoera honek irauten duen bitartean, beharrezkoak ez diren arriskuak ekiditeko eta etxetik lan egiteko duzun aukera bermatzeko lanean ari gara. Ahal duzun neurrian, ez zaitez eraikin judizialetara joan. Zuzenean organo judizial zehatz batekin harremanetan jartzeko beharra baduzu, deitu telefonoz edo bidali posta elektronikoa. Helbide guztiak JustiziaEus-en (herritarrentzako arretan) aurkituko dituzu.

2020ko martxoaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook