Justizia herritarrengana hurbiltzen

Covid-19

Dagoeneko zigor aurrekarien ziurtagiria Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan eskatu dezakezu

Dagoeneko zigor aurrekarien ziurtagiria Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan eskatu dezakezu

Une honetan, Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan (Bilbon) zure zigor aurrekarien ziurtagiria aurrez aurre eskatu dezakezu. Horretarako, Covid-19ak eragindako ezohiko egoerak irauten duen bitartean, hitzordua eskatu beharko duzu Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzen web atariaren Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan.

Gogoratu eskaera telematikoki egin daitekeela Justizia Ministerioaren web atariaren bitartez. Era horretara zure eskaera izapidetu dezakezu, aurrez dagokion tasa ordainduta. Zigor aurrekarien ziurtagiria unean bertan jasoko duzu (salbuespenak ezik).

Eskaera postaz ere egin dezakezu. Postaz egiteko, lehenik eta behin dagokizun tasa ordaindu behar duzu, eta ondoren, ziurtagiria posta arruntaz etxera bidaliko dizute. 

2020ko ekainaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Familia Elkarguneak irekita daude erabiltzaileentzat

Familia Elkarguneak

Irekita daude jada alarma egoeraren ondorioz itxita egon diren epaitegietatik eratorritako auziak bideratzen dituzten Familia Elkarguneak. Erabiltzaileak bertara joan daitezke bisitak egitera edo seme-alabak jasotzera edo uztera.

Ezarritako neurriak aldatzen ez diren bitartean, Familia Elkarguneetako egoitzetan egin behar diren bisitak asteko ordu batera murriztuta daude, epaian jasotako maiztasuna beste bat izanda ere, adierazi dute Familia Bitartekaritzako zerbitzutik. Urruntze-neurriak arintzen diren einean, epaian ezarritako bisita kopuru osoa egiteko aukera ezarriko da.

Zentzu horretan, zaintza ez duen gurasoek adingabeak jasotzeko eta uzteko hitzorduak beti bezala egiten ari dira.

Bisitak egiteko, pandemiaren hedapena eteteko ezarritako osasun-neurriei buruzko araudia betetzea ezinbestekoa da, Familia Elkarguneek adierazitakoaren arabera.

Bestalde, eta osasun-neurriak aldatu bitartean, Euskadiko Familia Bitartekaritza Zerbitzuak telefono bidez eta posta elektronikoz bakarrik jasoko ditu kontsultak. Informazio gehiago behar baduzu, Euskadiko Familia Bitartekaritza Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitez.

2020ko ekainaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook