Justizia herritarrengana hurbiltzen

Covid-19

Eskatu aurretiko hitzordua JustiziaEus bidez nazionalitatea zin egiteko

JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu Zerbitzua

Covid-19ak eragindako krisialdiak irauten duen bitartean, ahal izanez gero, Erregistro Zibilek herritarrekin harremana telefono edo posta elektroniko bidez izango dute. Bertara joateko izapideak egiteko nahitaezkoa izan beharko da. Nazionalitatea zin egiteko bertara joatea ezinbestekoa denez, dagokizun Euskadiko Erregistro Zibilean txanda eskatzeko JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordua Zerbitzura jo behar duzu.

Adi: alarma egoera dela eta zure hitzordua bertan behera gelditu bazen, ez duzu hitzordurik eskatu behar. Erregistro Zibileko langileak egoera horretan zaudeten pertsona guztiei deika  dira, zin egiteko hitzordu berria emateko. Zure Erregistro Zibila zurekin harremanetan jarri ez bada, telefono edo posta elektoniko bidez beraiekin harremanetan jar zaitezke.

Gogoratu: Erregistro Zibilera joan behar baduzu, hitzordua eskatu behar duzu. Aurretiko hitzordua eskatzeko jarraibideak JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan aurkituko dituzu.

Zure izapideari buruzko zalantzak argitzeko Euskadiko Bake epaitegi edo Erregistro Zibilekin telefono edo posta elektroniko bidez harremanetan jar zaitezke.

JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan sartzen zarenean, hurrengo hilabeteetan  hitzordurik libre ez badago (Erregistro Zibiletan 2021era arte hitzordu guztiak eskatuta daude) jar zaitez harremanetan dagokizun Erregistro Zibilarekin, lehenago hitzordurik ba ote duten galdetzeko.

2020ko ekainaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Euskadiko Fiskaltza Nagusiak eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Barakaldoko Fiskaltzek herritarren kontsultak posta elektronikoz erantzungo dituzte

Fiskaltzak

Euskadiko Fiskaltza Nagusiak eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako Probintzia eta Adingabeen Fiskaltzek eta Barakaldoko Lurralde Fiskaltzak herritarren esku jarri dituzte hurrengo posta elektroniko helbideak, zalantzak eta kontsultak jasotzeko:

 

Gogoratu: JustiziaEus-en Euskadiko organo judizial guztiekin harremanetan jartzeko datuak dituzu.

2020ko maiatzaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook