Justizia herritarrengana hurbiltzen

Covid-19

Jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak eskatu daitezke alarma egoerak irauten duen bitartean?

Ziurtagiriak online eskatzeko aukera

Covid-19ak eragindako alarma egoerak irauten duen bitartean, jaiotza-,ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak JustiziaEus bitartez telematikoki eskatu daitezke, baina Erregistro Zibilean edo Bake epaitegietan aurrez aurre eskatzeko aukera bertan behera gelditu da.

Lan eta Justizia Sailburuaren 2020ko martxoaren 15eko Agindua, Euskadiko Justizia Administrazioaren funtsezko zerbitzuei buruzkoaren arabera, ziurtagiriak ematea ez da Erregistro Zibilek eman beharreko funtsezko zerbitzua.

Hortaz, ziurtagiriak online eskatzeko aukera badago ere, ez da segurua ziurtagiriak ohiko epearen barruan iritsiko direnik, batetik, lan hori ez dagoelako Erregistro Zibilek egin behar dituzten funtsezko lanen artean, eta bestetik, posta zerbitzu arrunta ez delako normaltasunez lanean ari.

2020ko maiatzaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Alarma egoeran ezkondu al gaitezke?

Alarma egoeran ezkondu al gaitezke?

Covid-19ak eragindako alarma egoeran baimendutako ezkontza bakarrak Kode Zibilaren 52. artikuluan jasotakoak dira; hau da, ezkontza baimenduta dago, baldin eta ezkontideetako bat hiltzeko arriskuan badago.

Hortaz, bikoteek Erregistro Zibiletan espedientea irekitzeko, dokumentazioa emateko edo ezkontzeko zituzten hitzorduak bertan behera gelditu dira.

Normaltasunera itzultzen garenean agendak berrabiaraziko dira eta hitzordu berriak emateko Erregistro Zibilak eragindako norbanakoekin harremanetan jarriko dira. 

2020ko maiatzaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook