Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Mei Ling-en ordez Uxue jarri

Mei Ling-en ordez Uxue jarri

Nazioarteko adopzio prozedura batean murgilduta zaudenean, semeari edo alabari jarriko diozun izenaz kezka gutxi izango duzuelakoan gaude.   Zer axola dio haurraren izena  “Mei Ling”, “Akame”, “Liang”, “Akim”, “Aleksi”, “Antosha”, “Abezach”, “Temenech” edo “Jemenesh” izateak, garrantzitsuena beso artean edukitzea bada?

Hala ere, nahi izanez gero, haurraren izena alda dezakezu. Helburua ez da jatorriarekin etetea; xedea, ahoskatzeko zaila izan daitekeen izena aldatzea da.

Zenbait kasutan, adopzio epaian izena aldatuta dator. Baina zuen kasuan horrela ez bada, jaiotza-inskripzioa egitera zoazten egunean izena aldatzea eska dezakezue.

2014ko azaroaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Nork izango du Erregistro Zibilaren ardura?

Nork izango du Erregistro Zibilaren ardura?

Erregistro Zibilaren arduraren eta pribatizazioaren inguruko eztabaidak eta zurrumurruak hainbat hilabetetan zehar luzatu ostean, agidanez, merkataritza- erregistratzaileak hartuko dute Erregistro Zibilaren ardura.  Iragarpena egiteaz gain, Gobernuak epeak ere zehaztu ditu: 2015eko uztailetik aurrera ziurtagiriak eta espedienteak izapidetzeko plataforma berria erabilgarri egongo da.

Izan ere, merkataritza-erregistratzaileen lehen ardura datu guztiak prozesatzeko aplikazio elektroniko bat garatzea izango da; aplikazio horren bidez, erregistroen informatizazioa hobetu eta paperaren erabilera ekidin nahi dute.   Sistema informatikoa merkataritza-erregistratzaileek ordainduko dute;  nolanahi ere, izapideek doan izaten jarraituko dute herritarrentzat. 

Oraingoz, eta sistema abian jarri arte, erregistro zibilen ardura epaileek izaten jarraituko dute. Arau osagarria garatu arte -hile batzuk barru-, ezin izango da  Erregistro zibil berriaren egitura zehatza ezagutu.

2014ko irailaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook