Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Ez da gauza bera zibiletik ezkontzea edo izatezko bikote egitea

Ez da gauza bera zibiletik ezkontzea edo izatezko bikote egitea

Geroz eta bikote gehiagok izatezko bikote egitea aukeratzen dute zibiletik ezkondu gabe. Horregatik, erabakia hartzeko orduan garrantzitsua da izatezko bikote eta ezkontza zibilaren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren jakitea.

Izatezko bikote bazarete, zibiletik ezkondutako bikoteek dituzten eskubide eta betebehar berdinak dituzue, hurrengo kasuetan: elkarrekin dituzuen seme-alabekiko, adopzioan edo harreran hartutako seme-alabekiko, eta oinordetza-araubidean (testamentua ez badago ere bai).

Ezberdintasunak, arlo fiskalean eta ondare erkidean daude: Adibidez, izatezko bikoteen kasuan, alargun-pentsioa jasotzeko, alargun gelditu den ezkontideari eskatzen ez zaizkion baldintzak eskatzen zaizkio izatezko bikotearen kideari.  Oporrei dagokienez ere, adibidez, izatezko bikote egiteagatik opor egunak hartzeko eskubidea  laneko hitzarmenean jasota egon behar da.

2014ko irailaren 16ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ziurtagiriak doan dira

Ziurtagiriak doan dira

Ba al dakizu? Ziurtagiriak doan dira

20-30 euroren truke, jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak bidaltzen dituzten web atari asko daude. Prezio horri, gainera, BEZa gehitu behar zaio.Horietako web atari batzuetan, izapidea doan dela aitortzen dute, baina ilaran zain ez egoteko edo web atari ofizialek izaten dituzten arazo teknikoak ekiditeko, egokiena ziurtagiria euren bitartez eskatzea dela iragartzen dute.

Baina erregistroko liburuak publikoak dira, eta edonork eska dezake jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiria, doan.  Ziurtagiria, egintza erregistratuta dagoen Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian aurrez-aurre eska dezakezu; bestela,  telefonoz edo Justizia.net web atariaren bidez ere eska dezakezu.Eskaera aurrez-aurre egiten baduzu, ziurtagiria berehala emango dizute. Telefonoz edo Justizia.net-en eskatzen baduzu, eskaera-orrian adierazitako helbidera  postaz bidaliko dizute. Eskaera era batera zein bestera eginda, izapidea doan da; beraz, ez dizute ezer kobratuko, ez eta ziurtagiria atzerrira bidali behar badute ere.

Hortaz, EAEko Erregistro Zibil batean jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria eskatu behar baduzu, Justizia.net bidez egin dezakezu, hurrengo ataletan:

  • Jaiotza-ziurtagiria 
  • Ezkontza-ziurtagiria
  • Heriotza-ziurtagiria

Ziurtagiria Euskaditik kanpoko Erregistro Zibil bati eskatu behar badiozu, ez ahaztu hurrengoa: Justizia Ministerioaren web atariaren bidez izapidea doan egin daiteke.
 

2014ko abuztuaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook