Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Nazionalitatea eskatzea ez da doan izango

Nazionalitatea eskatzea ez da doan izango

Herritartze-agiriaren bidez nazionalitatea eskatu nahi duten herritarrek 75 euroko tasa ordaindu beharko dute. Neurria, Sefardi izaera egiaztatzen duten herritarrei espainiako nazionalitatea emateko lege-proiektua onartzerakoan iragarri du Gobernuak.

Eskaera, horretarako espresuki abian jarritako aplikazio baten bidez online egingo da, eta bertatik ordaindu beharko dira 75 euro. Era berean, nazionalitatea eskuratzeko gainontzeko prozedurak ere datozen asteetan online eskuragarri egongo direla iragarri du Gobernuak.

75 euroko tasa, nazionalitatea eskuratzeko prozeduraren kostuaren araberakoa da.  Inguruko herrialdeetan, Erresuma Batuan, Alemanian edo Herbeheretan besteak beste, nazionalitatea eskatzeko tasak ordaindu behar dira.

Tasa, nazionalitatea eskatzeko izapideak hasi orduko ordaindu behar da.  Hortaz, tasa ordaindu eta nazionalitatea eskuratu gabe gelditu zaitezke.

Tasa ordaindu beharra dagoela uste duzu?

2014ko ekainaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Espainiako nazionalitatea eskuratzeko baldintza berriak

Espainiako nazionalitatea eskuratzeko baldintza berriak

Espainiako nazionalitatea eskuratzeko irizpideak bateratu dira. Bide horretatik, ez du epaile batek erabakiko -gaztelania edo espainiako kulturaren ezagupen mailaren arabera- espainiako pasaportea nork eskuratuko duen.

Hemendik aurrera Cervantes Institutuak egingo ditu hizkuntza eta kultura orokorreko probak. Gai zerrenda Justizia Ministerioaren web atarian ikus daiteke; azterketa telematikoa izango da, eta horretarako bereziki sortutako web atari baten bidez egingo da. Ondoren, Cervantes Institutuak Erregistroen eta Notarioen Zuzendaritza Nagusira bidaliko ditu proben emaitzak.

Gaztelania hizkuntza ofiziala den herrialdeetako eskatzaileek ez dute hizkuntzaren proba egin behar izango,  ez eta Espainian eskolara doazen adingabeek ere. Horrez gain, azterketa alfabetatu gabeentzat eta ezintasunak dituzten norbanakoentzat egokituko da.

2014ko maiatzaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 5 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook