Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Ziurtagirien kopiak euskaraz eska al daitezke?

Ziurtagirien kopiak euskaraz eska al daitezke?

Euskadiko Erregistro Zibilak informatizatu zirenetik,  jaiotza-, ezkontza- eta heriotza- ziurtagiriak euskaraz zein gaztelaniaz eska daitezke –gertaera beste hizkuntza batean inskribatuta badago ere-.

Baina informatizazioa 2009ko otsailean hasi zela kontutan hartu behar da; oraindik, zenbait bake epaitegitan paperezko erregistro liburuekin lan egiten dute. 

Hortaz, 1980. urteko jaiotza-ziurtagiri bat nahi baduzu, adibidez, gaztelaniaz bakarrik eskuratu ahal izango duzu, garai hartan inskripzioak gaztelaniaz bakarrik egiten baitziren.

Dena den, iaz jaiotako haur baten jaiotza-ziurtagiria nahi baduzu, eta barrutiko buruan erregistratuta badago (Erregistro Zibilean) ziurtagiria euskaraz zein gaztelaniaz eskuratu ahal izango duzu. Izan ere, Euskadiko Erregistro Zibil guztiak informatizatuta daude dagoeneko; eta haurra euskaraz inskribatuta badago ere, ziurtagiria ele bietan eska daiteke.

Ondorioz, jaiotza- , ezkontza- edo heriotza- ziurtagiria eskatu nahi baduzu, hurrengoa kontutan hartu behar duzu:

  • Erregistro Zibilak eta Bake Epaitegiak informatizatu osteko ziurtagiri guztiak ele bietan eska daitezke.
  • Erregistro Zibilak edo Bake Epaitegiak informatizatu aurreko ziurtagiriak, erregistratu ziren hizkuntza berean bakarrik eska daitezke.
  • Gogoratu  Erregistro Zibilen eta Bake Epaitegien informatizazioa2009ko otsailean hasi zela; hala ere, oraindik zenbait bake epaitegitan paperezko erregistro liburuekin lan egiten dute.
2014ko martxoaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zer gertatuko litzateke ama bi dibortziatuko balira?

Zer gertatuko litzateke ama bi dibortziatuko balira?

Zer gertatuko litzateke,  bi emakumek in vitro ugalketa-teknika bidez seme-alabak izan ondoren, dibortziatzea erabakiko balute? Zer gertatuko litzateke seme-alabekin? Ama biek seme-alabekiko eskubide berdinak dituzte?

Ezkondutako emakume bikote batek, egoera-edukitzagatik, seme-alabatasunari buruz aurkeztutako auzi bati buruzko ebazpena eman berri du Auzitegi Gorenak.  Auzitegi Gorenak, banandutako ama biei amatasun partekatua onartu die.

Hauek dira Auzitegiak aipatutako gertaerak:  Emakume bikote batek in vitro ugalketa-teknika bidez alaba bat izan zuen. Ama ez-biologikoak, ondoren, haurra adoptatu zuen. Horren ostean, bigarrenez, laguntza bidezko ugalketa- teknikak erabili zituzten. Kasu horretan , aurretiaz guraso-adostasuna sinatu zuten. Emakumeetako batek bikiak izan zituen; baina haurrak jaio aurretik, ezkondu egin ziren. Haurren izenak ama ezkongabearen seme-alabatasunarekin bakarrik jaso ziren Erregistro Zibilean. Orduan, ama ez-biologikoak okerra zuzentzeko espedientea eskatu zuen.   Geroago, bikotea banandu egin zen, eta ama ez-biologikoak egoera-edukitzagatik seme- alabatasuna eskatu zuen. Auzitegiek arrazoia eman zioten eta ama biologikoak kasazio-errekurtsoa jarri zuen.

Orain, haurrak jaio zirenetik sei urte pasa direnean, Auzitegi Gorenak ama ez-biologikoari arrazoia eman dio eta amatasun partekatua onartu die emakume biei. 

2014ko urtarrilaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook