Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Atzerrian ezkondu naiz, nola legeztatuko dut nire ezkontza?

Atzerrian ezkondu naiz, nola legeztatuko dut Espainian nire ezkontza?

Maitasunak ez du mugarik. Espainiarra bazara eta atzerritar batekin ezkondu bazara edo atzerrian ezkondu nahi baduzu, jakin ezazu ezkontza horrek ez duela berehalako balioa Espainian. Horregatik, Espainian legeztatu arte ez du balio juridikorik izango. Eta, zer egin behar da legeztatzeko? Erregistro Zibilean erregistratu behar duzu. Jarraian nola egin behar duzun azalduko dizugu.

Bi aukera daude. Lehenengoa honako hau da: ezkondu zareten lekutik gertuen dagoen Espainiako Kontsulatuko Erregistro Zibilean inskribatzea; era horretara, Madrileko Erregistro Zibil Nagusian erregistratuta geldituko da. Bigarrena, honako hau: ezkontideak Erregistro Zibil Nagusira joatea. Kontuan izan behar duzue aurkeztu behar duzuen dokumentazioa ezkontza motaren araberakoa izango dela; hau da:

Elizan ezkondu bazarete, hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Legediak zehazten dituen inguruabarrak jasotzen dituen eliza- ziurtagiria.
  • Espainiako Erregistro Zibilak igorritako ezkontide espainiarraren edo naturalizatutakoaren hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria.
  • Ezkontide atzerritarraren jaiotza-ziurtagiria.
  • Espainiako nazionalitatea eskuratu duen ezkontidearen Nortasun Agiri Nazionala.
  • Espainiako ezkontidearen egoitza-ziurtagiria.
  • Datuak jasotzen dituen adierazpen-orria.

Ezkontza zibila izan bada:

  • Atzerriko Toki-erregistro Zibilak igorritako ezkontza-ziurtagiria.
  • Espainiako Erregistro Zibilak igorritako ezkontide espainiarraren edo naturalizatutakoaren hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria.
  • Ezkontide atzerritarraren jaiotza-ziurtagiria.
  • Espainiako nazionalitatea eskuratu duen ezkontidearen Nortasun Agiri Nazionala.
  • Espainiako ezkontidearen egoitza-ziurtagiria.
  • Datuak jasotzen dituen adierazpen-orria.
  • Horrez gain, ezkontide bietako bat dibortziatuta badago, orri bazterreko ohar baten bidez ezkontzaren desegitea jasota duen aurreko ezkontzako hitzez hitzeko ziurtagiria eta dibortzio-epaia aurkeztu behar ditu. Eta alarguna bazara, ezkontide izandakoaren hitzez hitzeko heriotza-ziurtagiria aurkeztu behar duzu.

Zuen ezkontza inskribatu ondoren, Erregistro Zibil Nagusiari zuen ezkontza-ziurtagiria nahi duzuenean eska diezaiokezue.
 

2012ko urriaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 230 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Nazionalitate espedienteen pilaketa

Nazionalitate espedienteen pilaketa

400.000 atzerritarretik gora bertan bizitzeagatiko nazionalitate espedienteen ebazpena jasotzeko zain daude.

Pilaketarekin amaitzeko – hilero 10.000 eskaera berri daude- Justizia Ministerioak Izapidetze Plan Trinko bat abian jarri du. Plan horrekin urte baten buruan pilaketarekin amaitu nahi dute.

Bertan bizitzeagatiko nazionalitatea, legeak ezarritako epe zehatz batean legalki eta jarraian Espainian bizi izan direnek eska dezakete. Nazionalitatea eskuratzeko atzerritar gehienek hautatzen duten aukera da.

Izapidetze Plan Trinkoa abian jarri, espedienteak eguneratu eta sistema eraberritzeko lanean, guztira 1.000 erregistratzaile arituko dira. Hauek dira planak aurreikusten dituen jardueretako batzuk:

  • Paperezko espedienteak beste egoitza batera lekuz aldatu.
  • Espediente guztiak digitalizatu.
  • Artxibo elektroniko bat sortu.
  • Espedienteak elektronikoki izapidetzeko azpiegitura teknologikoa garatu.

Izapidetze Plan Trinkoaren helburua eskaera mota hauetan papera baztertzea da, era horretara  pilaketak ekidin eta atzerapenik berriro gerta ez dadin. Hori dela, mota horretako espedienteak izapidetzeko sistema berriaren ezarpenak eskatzen dituen  arau aldaketak lantzen ari da Justizia Ministerioa.

 

2012ko uztailaren 24ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook