Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Maite zaitut bai, baina ondasunak ondo banatuta!

Maite zaitut bai, Baina ondasunak ondo banatuta!

Estatu Espainolean lau minutuko bikote bat dibortziatzen da. Datu kezkagarria da oso, larriagoa krisi garai honetan; izan ere,  hipotekak ordaintzeko diruz eskas dabilena are eskasago ibiliko da  abokatuak eta mantenu-pentsioak ordaintzeko.

Hori dela eta, geroz eta bikote gehiagok ondasunen banaketa egiten du.  Aukera honekin hasieratik gauzak argi uzten dira, eta dibortzio kasuan, hartu beharreko erabaki ekonomikoak errazagoak dira.

Zer egin behar da ezkontzaren ondasunen-eraentza horretara biltzeko?

Oso erraza da. Ondasunen bananketako-eraentza egiteko, notarioaren aurrean ezkontza-itunak aurkeztearekin nahikoa da. Ondoren, Errejistrora  jo behar da, bertan jasota gera daitezen. Izapide hau ezkontza ospatu aurretik zein ondoren egin daiteke.

2011ko irailaren 16ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Familia liburua, desagertzear dagoen altxorra

Familia liburua, desagertzear dagoen altxorra

Ezkontza, seme-alabak, dibortzioa, heriotzak… zure bizitza guztia familia liburuan jasota dago.

Ezkontzen zarenean edo lehen seme-alaba jaiotzen denean ematen dizute. Galduz gero, Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian bikoiztua ematen dizute. Berriz ezkondu eta bikote berriarekin seme-alabarik izanez gero, berria ematen dizute.

Urtez- urte liburua zaintzen, premiazkoa denean, gordetako tiraderatik desagertzen den liburu hori… oraingoan bai, betiko desagertuko da.  Errejistro Zibilaren Erreformak Familia Liburua desagertzea aurrikusten du eta erregistro berria norbanakoarena izango da, hau da, bakoitzak bere fitxa izango du eta bertan pertsona horren historia zibila agertuko da.

Kode honek gauzak erraztuko dizkigu, erabiltzaileak Erregistro Zibilean egin behar dituen izapide guztietarako balio izango baitu. Baina nolabaiteko pena ere ematen du, ezkonberriak, edo guraso berriak, liburuaren bila edo seme-alabaren izena  gehitzera errejistrora doazeneko irudia galduko baita.

2011ko abuztuaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook