Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Nola eskatu ziurtagiria jaioteguna edo tokia jakin gabe

Bizitzan zehar izapide askotarako behar izaten ditugu ziurtagiriak (ezkontzeko, erroldan sartzeko, seme-alaben jaiotza inskripzioak egiteko, espainiar herritartasuna eskatzeko, hainbat laguntza eskatzeko...).

Jaiotza ziurtagiria eskatzea lan erraza da jaioteguna eta tokia jakinez gero. Horrelakoetan nahikoa izaten da jaiotza inskripzioa egindako Erregistro Zibil edo Bake Epaitegian eskaera egitea, segituan emango baitizute ziurtagiria. Horrez gain, Justizia.net erabiliz on line egin daiteke eskaera eta ziurtagiria zeure etxera bidaltzeko eskatu.

Baina zure ahaidea non eta noiz jaio zen zehazki ez baldin badakizu, zer egin daiteke? Hala baldin bada, Elizbarrutiko Artxiboetara jo dezakezu bataio agiria lortzeko eta, horrela, jaiotza non eta noiz gertatu zen jakiteko.

Gainera, Erregistro Zibilaren Legea 1870ekoa denez, Elizbarrutiko Artxiboetan lor ditzakezun bataio agiriak baliozkoak dira urte hori baino lehenagoko jaiotzak ere egiaztatzeko.

2011ko abuztuaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 45 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Itsasoan ezkontzea: benetako kontua ala fikzioa?

Ezkongaiak

Bikote askok izan ohi du beste inor baino modu originalagoan ezkontzeko gogoa. Horrelakoetan, jatetxerik ikusgarriena bilatzen da, lorerik deigarrienak, jantzirik bereziena eta pelikuletako toki bat, zeremonia egiteko.

Ezkontzako ospakizuna itsaso zabalean egitea amets erromantikoa da ezkongai batzuentzat, baina hori egiazko aukera bat baino gehiago pelikuletako eszena bat da, ez besterik. Izan ere, itsasontziko kapitainak itsaso zabalean ezkontza zibil bat egingo badu, baldintza bat bete behar da, eta baldintza hori da bikoteko kide bat hilzorian egotea behar duela. Ulertuko duzuen bezala, egoerarik erromantikoena izanda ere, ez dut uste ezkongaiak horrelako egoera idiliko baten bila ibiltzen direnik.

2011ko abuztuaren 2ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook