Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskara eta Justizia

Itzultzaile Automatiko Neuronala, adimen artifizialetik abiatutako Eusko Jaurlaritzako proiektua

Urtea amaitu baino lehenago eskuko telefonoetarako eta tabletetarako app-ak prest izango dira.

‘Itzultzaile Automatiko Neuronala’ hainbat urtetako lanaren ondoren sortu da eta 20 urtez IVAP-ek, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, bildutako itzulpen-memoriak erabiliz hobetu da.

Itzultzaile berria www.euskadi.eus/itzultzailea webgunean eskegi berri da, itzultzaile gramatikalarekin batera. Momentuz beta bertsioa jarri da, hiritarrek proba dezaten eta itzultzailea bera treba dadin.

Hilabete batzuen buruan behin betiko bertsioa eskegiko da. Edonola ere, beta bertsioak kalitate handiko itzulpenak egiten ditu. Erabilera oso erraza da. Erabiltzaileak itzulpenaren norabidea hautatu behar du eta, horren ostean, testua sartu behar du horretarako prestatutako gunean. ‘Itzuli’ botoia sakatuz, segundo bakar batzuetan itzulpena eskura izango du. Itzultzaileak 4.000 karaktere dituzten testuak itzul ditzake erabilera bakoitzeko.

Urtea amaitu baino lehenago eskuko telefonoetarako eta tabletetarako app-ak prest izango dira; gainera, telefonoetan posible izango da ahotsaren bidez itzulpenak eskatzea, hau da itzulpena diktatzea.

Giza-garunaren funtzionamendua

Sare neuronalen bidezko itzulpen automatikoa teknologia berri samarra da, adimen artifizialaren garapenetako bat da. Esan daiteke sistema horiek azken hiru urteotan hasi direla erabiltzen modu produktiboan. Itzulpen automatikoari dagokionez, jauzi kualitatiboa  da orain arte erabili izan diren sistemekin alderatuta (gramatika-analisian eta –transferentzian oinarritutakoak, sistema estatistikoak edo horien hibridoak). Zupiriak azaldu duenez, giza garunaren funtzionamendua imitatzen saiatzen dira, beraz, entrenamendua behar dute ikasteko.

Esan daiteke horrelako itzultzaileak etengabe ikasten ari direla; alabaina, horretarako, corpus elebidun handiak behar dituzte, hau da itzulpen-memoriak behar dituzte, kalitatekoak (kalitatea ematen hasteko 3 milioi itzulpen-unitate behar dira). Horregatik, proiektu hau aurrera ateratzeko Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinak aritu dira elkarlanean. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea ekimen honen atzean izan dira, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearekin eta hizkuntza lantzen duten beste erakunde batzuekin batera, hala nola, EITB.

2019ko urriaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Hobe ezazu zure euskara Epaibarreko Pilulak ataleko eduki berriekin: Nola da euskaraz "Administración Pública"? "Europako Parlamentua" edo "Legebiltzarra"?

Badakizu Epaibar tresnak zure euskara hobetzen laguntzeko gomendio linguistikoak biltzen dituela? Gaur egun, 2.000 eduki baino gehiago ditu “Pilulak” izeneko atalak, eta, gainera, bilaketak egin daitezke bertan. Epaibarreko edukiak eguneratu ditugu; esaldi edo hitz bat modu egokian idazteko edo erabiltzeko gomendio gehiago daude orain, bai eta hitz edo esaldi bat ez erabiltzeko gomendioak ere.

2.000 eduki baino gehiago ditu

 

 

 

 

Uztailean, hitz berri eta argibide gehiago txertatu dira Epaibarreko “Pilulak” izeneko atalean, eta dagoenekokontsulta daitezke1.000 pilula berri, pixkanaka-pixkanaka eta fase ezberdinetan txertatu direnak.

¿Nola da euskaraz Administración Pública?

 

 

 

 

 

 

 

Zer bildu zen lehenengo fasean? Bada,IZOk, hau da, Eusko Jaurlaritzako Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak,itzultzaileen eta zuzentzaileen lana ahalik eta erarik koherenteenean gauzatzeko argitaratu dituen irizpideak. Itzulpenak egokiak eta kalitatezkoak izateko erabakiak eta gomendioak biltzen dira bertan. Zehazki, IZOren itzultzaile-enpresa hornitzaileei daude bideratuta, baina oso baliagarriak dira euskara juridikoaren erabiltzaile ororentzat ere.

Bigarren fasean, ordea, Euskaltzaindiak joan den urtean argitaratu zuen Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) hartu da oinarritzat. Bigarren fase hori, aldi berean, bi etapatan banatu da:

  • Lehenengo etapan, batetik, euskaraz zalantza eragiten duten zenbait hitz txertatu dira –Hrekin edo Hrik gabe, TS edo TZ, S edo Z...–, eta, bestetik, arazotsu gertatzen diren arauen kontrako izen berezi batzuk ere jaso dira –esate baterako, herri izenak–. Fase horiizan da guztietan luzeena; izan ere, gomendio eta aholku ugari eta baliagarri bistaratzen dira bertan.
    ¿Nola da araudia ala erreglamendua?
  •  

     

     

     

     

     

     

  • Azkenik, bigarren etapan, Euskara Batuaren Eskuliburuan jasotako kalko oker nabarmenak txertatu dira, hau da, beste hizkuntza batetik zuzenean mailegaturiko hitz edo esamolde okerrak. Esate baterako, hainbat testuingurutan hitz edo esaldien erabilera okerra –“asko” eta “gehiegi”, “froga” eta “proba”, “dagoeneko” eta “honezkero”–, hainbat atzizkiren erabilera okerra –“-ar”, “-ztar”, “-tik”–, sinonimotzat oker hartzen den zenbathitz –esaterako, “bera” eta “berdina”– eta “erdarakada” gisa hartzen diren hitz batzuk, hau da, gaztelania edo frantsesaren eraginez hitzez hitzeko itzulpenak. Gainera, azken etapa horretan, aditz batzuen jokaera okerrari lotutako pilula batzuk ere gehitu dira –esate baterako, “joan” edo “izan”–, bai eta pasiboaren eta zehar-galderen erabilera okerrak ere.

Gogoan izan: bilatzen duzunaaurkitzenez baduzu edo zure zalantza linguistikoa argitzerik izan ez baduzu, erabili Epaibarreko “Galdetu” atala, eta bidali zure galdera.

Eta, ez ahaztu:edozein zalantza argitzeko, epaibi@justizia.eus helbidera ere idatz dezakezu!
 

2019ko irailaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook