Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskara eta Justizia

Bozkatu AuziaEuskaraz 2014ko Bubersarietan

Bozkatu AuziaEuskaraz 2014ko Bubersarietan

Auzia Euskaraz blogak Internet & Euskadi Buber Sarietan parte hartuko du, euskarazko proiektuen atalean. Saridunak internet bidezko herritarren bozketa  eta epaimahai bidez aukeratuko dira.   Hortaz, AuziaEuskaraz blogaren aldeko botoa eskatu nahi dizugu

Internet & Euskadi Elkarteak antolatzen duen lehiaketan bozkatzeko epea azaroaren 13an hasi zen eta azaroaren 18an amaituko da. Kategoria bakoitzean boto kopuru gehien lortzen duten bost proiektu onenen artetik, epaimahaiak 3 saridunak aukeratuko ditu.

  • Gogoratu: bozkatzeko epea azaroaren 18an amaituko da.
  • Bozkatzeko, Bubersariak web-atarian izena eman behar duzu; adierazitako pausuak jarraitu eta ondoren www.auziaeuskaraz.eus aukeratu ezazu euskarazko proiektuen kategorian.
  • Zer da Auzia Euskaraz? "Auzia Euskaraz" proiektuaren helburua EAEko edozein epaitegitan auziak osorik euskaraz izapidetu ahal izatea da. Horrez gain, eragile juridiko bakoitzak (epaileak, idazkariak, fiskalak, prokuradoreak, abokatuak, e.a.) bere eragin eremuan gai judizialetan euskararen erabilera bultzatzea ere du helburu.
  • Auzia euskaraz proiektua hobeto ezagutu nahi baduzu, blogean sartu eta hileroko buletina jasotzeko izena eman ezazu.
2014ko azaroaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Auzia Euskaraz proiektua finalista da Q-epea euskal erakunde publikoen sareak antolatutako Praktika Onenari Sariaren V. deialdian

Auzia Euskaraz proiektua finalista da Q-epea euskal erakunde publikoen sareak antolatutako Praktika Onenari Sariaren V. deialdian

Auzia Euskaraz proiektua finalista da Q-epea Euskal Erakunde Publikoen sareak antolatutako Praktika Onenari Sariaren bosgarren deialdian.

Sariak,  maiatzaren 22 eta 23an Herri Administrazioetako Kudeaketaren Bikaintasunari buruzko V. Kongresuan banatuko dira, Gasteizko Villa-Suso Jauregian.

Praktika Onenari Sariaren helburua, foro hau estatu mailako erreferente gisa finkatzea da, Herri Administrazioetako kudeaketaren Bikaintasunari buruzko esperientziak eta metodologiak partekatzeko.

Hauek dira 32 hautagaietatik aurretik-aukeratuak izan diren 5 Praktika Onak:

  1. Barakaldoko Udala: Giltzarri 12 eta 18 urte arteko gazteen parte-hartzea bultzatzeko Barakaldoko plataforma.
  2. OSI Debabarrena-Osakidetza: ESI Debabarrena, erakunde sanitario integratua.
  3. Ezkerraldea-Enkarterriko Osakidetzaren Eskualde sanitarioa: Gazteei zuzendutako kontsulta: Orokortu daitekeen lekuko esperientzia. 
  4. Eusko Jaurlaritza Herri Administrazio eta Justizia Saila: "Auzia Euskaraz" Proiektua.
  5. Mataroko Udala: Mataroko herritarren arretarako zerbitzua.

Auzia Euskaraz proiektuaren helburua da EAEko edozein epaitegitan auziak hasieratik bukaerara euskaraz izapidetu ahal izateko aurrerapausoak ematea.Proiektu horrekin eragile juridiko bakoitzak (epaileak, idazkari judizialak, fiskalak, prokuradoreak, abokatuak…) bere eragin eremuan euskararen erabilera areagotzeko ekimen eraginkorrak sustatu nahi dira, horretarakoeragile juridiko guztien arteko lankidetza bilatuta.

2014ko apirilaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook