Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskara eta Justizia

Bideoa e-Toolbar abokatuak. Euskaraz lan egiteko tresnak

Justizia Saileko Epaibi arloak abokatuentzako garatu duen tresnaren funtzionamendua azaltzen duen bideoa argitaratu du. Tresna honen bitartez, abokatuek errazago egin ahal izango dituzte euskaraz epaitegira zuzendu beharreko demanda, errekurtso eta gainontzeko idazkiak.

Tresna honetan, euskara juridikoaren gaineko 220.000 itzulpen-unitate baino gehiago aurkitu ahal izango dituzte abokatuek (legeak, epai zein epaitzak, eredu judizialak, epaitegietako lexiko bateratua...). Eta ez hori bakarrik, abokatuek erabiltzen dituzten formulario juridiko asko dago bertan (bukatutakoan 1.000ren bat izango dira).

Eta azkenik, Epaibi euskaraz dauden lege guztien kontsulta egiteko aukera berri bat garatzen ari da, BOEk daukanaren antzekoa, eta abokatu zein epaileen beharrei egokitua beti ere.

2014ko martxoaren 20ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Bideoak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Justiziako lan-poltsan bazaude, informazio hau baliagarria da zuretzat!

Justiziako lan-poltsan bazaude, informazio hau baliagarria da zuretzat!

Urtero, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak, Zigor-arloko eta Zibil-arloko online tramitazioa izeneko ikastaroa egiteko aukera zabaltzen du Justiziako lan-poltsan daudenentzat. Ikastaro hauek ez dira ezagutza handitzeko soilik; Justizian lan egiteko ezinbestekoak dira.

Deialdia Justizia.net bidez iragartzen da eta auto-matrikula JustiziaGela online aplikazioaren bidez egin behar da.

Ikasle kopurua mugatua da, eta kurtsoak hilabeteko iraupena du. Trebakuntza online bada ere, azken proba egiteko bertaratu egin beharko duzu.

Ikastaroa gainditu ostean, Euskadiko Justizia Administrazioan lan egiteko deitu zaitzakete; lanpostu huts bat betetzeko, edo ordezkapen bat egiteko izan daiteke.

2014ko otsailaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook