Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainan, Emakundek azpimarratu du berdintasunaren aldeko pausuak ematea aurrera egitea dela eta zebrabidearen irudia erabiliz, gonbidapena egiten die hiritarrei pausuak emateko norabide horretan.

Kanpainan, morez margotutako berdintasun ikurra duen zebrabide bat itsatsi dute lurrean, hiritarrei berdintasunaren aldeko pausuak eman ditzaten eta bide horretan atzerapausorik onartu ez dezaten gonbidatuz.

Kanpainaren leloa honako hau da: Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa.

Emakundek gizartea osatzen duten guztiei deia egiten die kanpaina honen bitarteaz euren eguneroko bizitzan berdintasunaren aldeko pausuak eman ditzaten: lanean, familian, lagunartean... Eta eskatzen du pertsona bakoitzak kontuan izan dezala egunero egiten dituen keinuak eta hartzen dituen erabakiak izan daitezkeela berdintasunaren aurkakoak edo aldekoak.

Hau kontuan izatea bada, Emakunderen iritziz, berdintasunean oinarritutako gizarte baterantz eman beharreko pausu garrantzitsu bat. 

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna


 

2014ko martxoaren 7ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zer da dokumentu judizialak garbitzea?

Zer da dokumentu judizialak garbitzea?

Euskadiko Justizia Jauregietan urtez urte pilatutako paperak buruhauste handia izan dira EAEko Administrazioarentzat.  2012. urtean, adibidez, EAEko epaitegietan 300.000 auzi berri sartu ziren.

Beharrezkoak ez diren paper tona guzti horiek suntsitzeko helburuarekin, Garbiketa Batzorde bana sortu zen Autonomia Erkidegoetan.

Horrenbestez, 2004tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Garbiketa Batzordearen ardura suntsitu beharreko eta artxibo historikoetara bidali beharreko dokumentuak bereiztea da.

Hala ere, suntsitu aurretik gutxienez bi hilabetez herritarren eskura egon behar dute espedienteek; denbora tarte horretan, helarazitako dokumentazioa itzultzeko eska dezakete herritarrek.

Bi hilabete pasa ostean berezitutako enpresa batek suntsituko ditu espedienteak. Enpresaren ardura da suntsiketa bermatzea eta ziurtatzea.

2013ko abenduaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook