Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

Abokatutzarako sarbide proba euskaraz egingo da bihar, lehenengo aldiz

Abokatutzarako sarbide proba euskaraz egingo da bihar, lehenengo aldiz

Bihar, lehenengo aldiz, Zuzenbidea Euskadiko unibertsitateetan ikasi duten 17 pertsonak egin ahal izango dute euskaraz abokatutzarako sarbide-proba. Azterketa Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan egingo da. Horiek izango dira lanbidera euskara hutsean sartu ahal izango diren lehenengo 12 emakumeak eta 5 gizonezkoak. Une gogoangarri hori Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekaren eta Justiziako ministro Rafael Cataláren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker izan da posible. 

Bai bihar bai aurrerantzean egingo diren sarbide-probetan, bermatuta geratuko da probak prozesu osoan izaera bakarra, berdin-berdina eta konfidentziala izango duela.  

Proba hau IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen laguntzari esker egin ahal izan da, eta lanbiderako sarbide-probaren itzulpenaren kalitatea bermatzen du. 

Hizkuntza normalizazioa

Justiziako sailburuorde Ana Agirreren ustez “aurrerapauso handia da hizkuntza-normalizaziorako arlo juridikoko lanbideetan euskaraz jardutea”, eta gustura agertu da “Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz egindako aldarrikapena gauzatuko delako azkenean”.

Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak 800.000 € inguru inbertituko ditu aurten Euskadiko esparru judizialean lan egiten duten pertsonen hizkuntza-normalizazioan.  

Itzulpen prozesua

Hitzarmenean jasota dagoen moduan, bi gobernuek bete dituzte zehatz-mehatz bakoitzak bere gain hartutako betebeharrak:

  • Espainiako Gobernuak jarri ditu itzulpenak bere egoitzan egiteko behar izan diren instalazioak eta material informatikoa. Eta, gainera, hitzarmenean adostutakoari jarraituz, itzulitako txantiloiak gehitu ditu bihar, probaren egunean, izangaien eskueran egon daitezen.
  • Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du itzulpen-zerbitzuek proba itzultzeko Madrilera, Justizia Ministerioaren egoitzara, egin behar izan duten joan-etorriaren kostu ekonomikoa.

Irekian argitaratutako prentsa-oharra irakurri ezazu: “Abokatutzarako sarbide proba euskaraz egingo da bihar, lehenengo aldiz”.

2016ko urriaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zure familiaren zuhaitz genealogikoa egiten ikasi nahi al duzu?

Zure familiaren zuhaitz genealogikoa egiten ikasi nahi al duzu?

Urrian eta azaroan zehar (larunbat goizeTAN, urriaren 15 eta 29an, eta azaroaren 12 eta 26an) genealogian interesa duen ororentzako ikastaroa antolatu du Euskadiko Artxibo Historikoak. Mendetan atzera egin eta euren zuhaitz genealogikoa osatu nahi duten guztiei zuzendua izanik, datu bila nora jo, artxiboetan gorderik dagoen informazio hori guztia nola erabili edo nola kudeatu irakastea da ikastaroaren helburua.

Azken 30 urte hauetan ikerketa genealogikoa gizartean gehien hedatu den kultur praktiketako bat bihurtu da gure inguruan. Euskadiko artxiboek Interneten informazio kopuru oso handia jarri dute, genealogia aldetik interesgarria. Hala ere, prestakuntza programak garatzea falta da komunitate ugari horrek informazio hori errazago erabili ahal izateko.

Unean uneko jakin-mina alde batera utzita, pertsona talde bat bada, sutsuak oro har, zeinen informazio eta formakuntza eskaerak azkar aldatzen baitiren. Zuhaitz genealogikoa egiteak ikerketa eskatzen du, eta horretarako beharrezkoa da iturri dokumentalak eskuragarri izatea. Kolektibo hau urte hauetan artxiboko dokumentuen informazio kontsumitzaile nagusi bihurtu da.

Testuinguru horretan, eta komunitate horri erremintak nahiz behar adina ezagutza emateko helburuz antolatu du ikastaroa Euskadiko Artxibo Historikoak Antzinako elkartearekin elkarlanean, dokumentu-funtsa eskuera eta erabilgarri izan dezaten: “Genealogiak ikertu eta eraiki Euskadin”

  • Lekua: Euskadiko Artxibo Historikoa (Maria Diaz de Haro, 3 Bilbo).
  • Egunak: larunabatak. Urriak 15 eta 29; azaroak 12 eta 26.
  • Doako ikastaroa, plazak bete arte.

Jaiotza-ziurtagiriak

Zuhaitz genealogikoak egiteko erabili ohi den tresna dira jaiotza-ziurtagiriak, dokumentu horietan gurasoei buruzko datu garrantzitsuak ageri ohi direlako, hala nola jaiotza data eta lekua.

2016ko urriaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook