Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak 30 bekaren deialdia egingo du karrera judizialerako, fiskaltzarako eta Justizia Administrazioaren letradunak izateko

Eusko Jaurlaritzak 30 bekaren deialdia egingo du karrera judizialerako, fiskaltzarako eta Justizia Administrazioaren letradunak izateko

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2017ko ekitaldirako deialdia. 30 beka eskainiko ditu, karrera judizialerako, fiskaltzarako eta Justizia Administrazioaren letradunak izateko oposizioak prestatzeko. Deialdira 198.000 euro xedatu ditu; beraz, 30 onuradunek 6.600na euro jasoko dituzte.

Urtebeterako bekak izango dira, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta eskatzaileek tutore profesional bat izan beharko dute, prestakuntzan laguntzeaz gain, bilakaerari buruzko hiru hilean behingo txostena egiteaz arduratuko dena.

Ez dira beka horiek lortzeko hautagai izan ahalko Zuzenbideko lizentzia edota gradua duela 7 urte baino gehiago lortu dutenak. Gainera, bekak emateko garaian, besteak beste, eskatzailearen egoera ekonomikoa, ikasketa-espedientea eta euskararen ezagutza hartuko dira kontuan.

Eskaerak egiteko epea hilabete batekoa izango da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Aurreikuspenen arabera, irailean argitaratuko da. Interesdunek ZUZENEAN zerbitzuan, Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako bulegoetan eta Lurraldeetako Kudeaketa Teknikoko Unitateetan aurkeztu ahalko dituzte eskaerok, baita webgune honetan ere: www.euskadi.eus.

Egonkortasuna eta kalitatea 

Eusko Jaurlaritzak 1983. urteaz geroztik eskaini ditu beka horiek, eta, guztira, Euskadiko organo judizialetan karrera judizialera, fiskaltzara eta Justizia Administrazioaren letradunak izatera heldu diren 92 onuradun izan dituzte.

Zuzenbidean lizentziatutako pertsonak karrera judizialean, fiskaltzan eta Justizia Administrazioaren letradun moduan sartzea sustatzea eta erraztea da xedea. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko justizia-administrazioaren belaunaldi-erreleboa bermatzen du. Horretaz gain, beka horiek hizpide dugun zerbitzu publikoaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko lagungarriak dira eta herritarrek justizia-administrazioarekiko duten gogobetetasuna eta konfiantza areagotzen dituzte.
 

2016ko ekainaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Martxoaren 15a: Lan-poltsen irekiera

Martxoaren 15a: Lan-poltsen irekiera

Hurrengo martxoaren 14an honako ebazpen hau argitaratuko da EHAAn: Ebazpena, 2016ko martxoaren 1ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena; horren bidez irekitzen dira Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen lan-poltsak, eta eguneratzen dira horietan sartuta dauden guztien datuak.

Eskabideak aurkezteko epea: martxoaren 15etik 31ra.

Agiriak:

Administrazio honen esku ez dauden agiriak bakarrik aurkeztuko dira.

2013ko Prozesu eta Administrazio Kudeaketaren Kidegoko EPEa izango da erreferentziakoa. Horren emaitzak eta aurreko hirurenenak ofizioz zenbatuko dira. Ez dago agiririk aurkeztu beharrik.

Eskainitako zerbitzuak:

  • EAEko Justizia Administrazioen kasuan, ofizioz kontatuko dira.
  • EAEtik kanpoko Justizia Administrazioen kasuan, jatorrizko ziurtagiriak aurkeztu behar dira.

Gaur egungo lan-poltsetan daudenek ez dute eskabiderik aurkeztu behar, salbu eta datu pertsonalak edo lurralde-eremua aldatu nahi badute edota agiri berriak aurkeztu nahi badituzte.

2016ko martxoaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook