Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

Euskadiko familia elkarguneak itxita egongo dira egoera aldatzen den arte

Euskadiko familia elkarguneak itxita egongo dira egoera aldatzen den arte

Alarma egoera ezarri zenetik, Euskadiko familia elkarguneak itxita daude eta horrela jarraituko dute covid-19 birusak eragindako egoera amaitu arte.

Zentzu horretan, Euskadiko Familia Bitartekaritza Zerbitzuak erabiltzaileei aditzera emandakoaren arabera, zalantzak argitzeko zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke, bai telefonoz zein posta elektroniko bidez. Horrez gain, itxiera egoera gainditzeko zenbait jarraibide egin dizkie familiei. Batez ere, komunikazioaren garrantzia azpimarratzen da eta egoera gainditzeko zenbait aholku ematen dira, besteak beste, senideekin telefonoz edo bide telematikoetatik kontaktua mantentzeko beharra.

Bestalde, zaintza partekatuak edo zaintza ez duten gurasoen bisitak egiten jarraituko dira, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Lege Dekretuaren 7-1-e) artikuluan ezarritakoaren arabera. Horren bitartez, adingabeak zaintzeko zirkulazioa onartzen da.
Zaintza partekatua gauzatzeko salbuespena litzateke haurren osasuna benetako arriskuan egotea. Kasu horretan, haurraren interes gorena ezarriko litzateke.

2020ko apirilaren 15ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Covid-19: komunikazio-sareen saturazioa

Covid-19: komunikazio-sareen saturazioa

Baliteke egun hauetan Justiziako sistema eta aplikazioetara sartzerakoan arazoren bat edo beste gertatzea. Gure kanal digitaletara sartzen den erabiltzaile kopurua bat-batean igo denez, batzuetan sareek gainezka egin dezakete, eta ondorioz, sistemak behar bezala ez erantzutea gerta liteke.

Egoera honek irauten duen bitartean, beharrezkoak ez diren arriskuak ekiditeko eta etxetik lan egiteko duzun aukera bermatzeko lanean ari gara. Ahal duzun neurrian, ez zaitez eraikin judizialetara joan. Zuzenean organo judizial zehatz batekin harremanetan jartzeko beharra baduzu, deitu telefonoz edo bidali posta elektronikoa. Helbide guztiak JustiziaEus-en (herritarrentzako arretan) aurkituko dituzu.

2020ko martxoaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook