Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

Zer da dokumentu judizialak garbitzea?

Zer da dokumentu judizialak garbitzea?

Euskadiko Justizia Jauregietan urtez urte pilatutako paperak buruhauste handia izan dira EAEko Administrazioarentzat.  2012. urtean, adibidez, EAEko epaitegietan 300.000 auzi berri sartu ziren.

Beharrezkoak ez diren paper tona guzti horiek suntsitzeko helburuarekin, Garbiketa Batzorde bana sortu zen Autonomia Erkidegoetan.

Horrenbestez, 2004tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Garbiketa Batzordearen ardura suntsitu beharreko eta artxibo historikoetara bidali beharreko dokumentuak bereiztea da.

Hala ere, suntsitu aurretik gutxienez bi hilabetez herritarren eskura egon behar dute espedienteek; denbora tarte horretan, helarazitako dokumentazioa itzultzeko eska dezakete herritarrek.

Bi hilabete pasa ostean berezitutako enpresa batek suntsituko ditu espedienteak. Enpresaren ardura da suntsiketa bermatzea eta ziurtatzea.

2013ko abenduaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

BJKNk Durangoko BJBri eman dio Justiziaren Kalitatearen Saria

BJKNk Durangoko BJBri eman dio Justiziaren Kalitatearen Saria

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Durangoko Barruti Judizialeko Bulego Judizial Berriari eman dio Justiziaren Kalitatearen Saria.

2012ko Justiziaren Kalitatearen Sarien gainontzeko saridunak honako hauek izan dira: Badajozeko 1 zk.ko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegia, Kataluniako Eraberritzeko Zuzendaritza Nagusia, Espainiako Prokuradoreen Elkargoa, Guadalajarako Erregistro Zibila eta Justizia Ministerioa.

Aurtengo lehiaketara guztira 18 hautagai aurkeztu dira. “Justiziaren Kalitatea” izeneko sari horiek BJKNk sortu zituen Justizia Administrazioko organo judizialak eta bestelako erakundeak zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeko egiten dituzten ekimen bikainenak saritzeko.

Sari banaketa Madrilen izango da datorren azaroan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren areto nagusian. Ekitaldia Gonzalo Moliner Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren presidenteak zuzenduko du.

2012ko uztailaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook