Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

Berdintasunerako VI. Plana

Berdintasunerako VI. Plana

Emakundek, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana aurkeztu du . Planaren helburua, botere publikoei berdintasunaren arloan duten jarduera zuzentzeko jarraibideak zehaztea da.

Txostena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako lege-agindu bati erantzuten dio. Agindu horren arabera, Eusko Jaurlaritzak Legegintzaldi bakoitzaren hasieran Berdintasun Plan bat onartu behar du.

Emakundek aurkeztutako azken planaren ardatz nagusia balio aldaketa da, eta ezarritako neurriak eraginkorrak eta iraunkorrak izatea du helburu. Izan ere, Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendariaren aburuz, “balio aldaketarik gabe, ezinezkoa da gizartea eraldatzea”. 

Ildo horretan, “eredu androzentriko eta matxista batetik berdintasunezko eredu batera igarotzeko beste balio batzuk garatzea, beste printzipio filosofiko, etiko eta politiko batzuk garatzea, eta gizartea horietan oinarritzea ezinbestekoa dela” adierazi du.

2014ko apirilaren 16ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainan, Emakundek azpimarratu du berdintasunaren aldeko pausuak ematea aurrera egitea dela eta zebrabidearen irudia erabiliz, gonbidapena egiten die hiritarrei pausuak emateko norabide horretan.

Kanpainan, morez margotutako berdintasun ikurra duen zebrabide bat itsatsi dute lurrean, hiritarrei berdintasunaren aldeko pausuak eman ditzaten eta bide horretan atzerapausorik onartu ez dezaten gonbidatuz.

Kanpainaren leloa honako hau da: Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa.

Emakundek gizartea osatzen duten guztiei deia egiten die kanpaina honen bitarteaz euren eguneroko bizitzan berdintasunaren aldeko pausuak eman ditzaten: lanean, familian, lagunartean... Eta eskatzen du pertsona bakoitzak kontuan izan dezala egunero egiten dituen keinuak eta hartzen dituen erabakiak izan daitezkeela berdintasunaren aurkakoak edo aldekoak.

Hau kontuan izatea bada, Emakunderen iritziz, berdintasunean oinarritutako gizarte baterantz eman beharreko pausu garrantzitsu bat. 

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna


 

2014ko martxoaren 7ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook