Justizia herritarrengana hurbiltzen

Eusko Jaurlaritza

Zertan xahutuko da Justiziako dirua?

Zertan xahutuko da Justiziako dirua?

Herri eta Justizia Administrazioak 225 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean.

Diru kopuru horren hiru laurdenak Justiziara eta Justizia Administraziora bideratuko dira.

Baina, zer egingo dute dirutza horrekin?

Jarraian, aurreikusitako 225 milioi horiekin zein zerbitzu ordainduko diren azalduko dizugu:

  1. EAEko Fiskaltzaren egoitza berria eraikiko da, Bilboko Jabetzaren Ganberaren garai bateko eraikinean (Henao kalea, 9). Aurrekontua:  Lanak eta eraikina birgaitzeko baimenak ordaintzeko 2,2 milioi euro. Lanak 2017. urtean amaituko dira eta birgaitzeak, guztira, 10,6 milioiko kostua izango du. 
  2. Bitarteko informatikoak hobetuko dira. Aurrekontua: 5,3 milioi euro.
  3. Doako Laguntza Juridikoa. Baliabiderik ez duten edo kalteberak diren norbanakoen laguntza eta Orientazio Juridikoko Zerbitzuaren (OJZ) gastuak –zerbitzu horiek prozedura judiziala abian jarri aurretik aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dute-.  Aurrekontua: 14,5 milioi euro.
  4. Gazteen justizia. Epaileek eta auzitegiek adingabeei ezarritako neurrien betearaztea ordaintzeko. Aurrekontua: 12,9 milioi euro.
  5. Familia Topaguneak. Topaguneak  kudeatzeko eta Bilbon topagune berri bat eraikitzeko 120.000 euro erabiliko dira. Lanak 2015. urtean hasiko dira. Aurrekontu osoa:  1,5 milioi euro.
  6. Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua. Zerbitzu horren bidez delitu txikiak egin dituztenei kartzela-zigorra komunitatearen onerako lanengatik ordezkatzeko aukera eta birgizarteratzeko bestelako aukerak emateko.  Aurrekontua: 729.600 euro.
  7. Biktimei Laguntzeko Zerbitzua Eusko Jaurlaritzak egoitza judizialetan biktima guztiei eskaintzen dien zerbitzua da. 2015. urtean langile kopurua handituko da.  11 langile izatetik 16 izatera pasako dira. Aurrekontua: 677.600 euro.
  8. Bitartekaritza Zerbitzua. Zigor-arloko eta Arlo Zibileko Bitartekaritza zerbitzuak zein Ekonomisten EAEko Elkargoak hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten eta aholkularitza behar duten norbanakoei laguntzeko eskaintzen dituen hipoteka –bitartekaritza zerbitzua.  Aurrekontua: 635.800 euro.
  9. Gizarteratzeko eta lanean hasteko programak Euskadin preso dauden norbanakoak birgizarteratzeko eta lan merkatuan sartzeko programak. Aurrekontua: 400.000 euro.
  10. Hizkuntza normalizazioa. EAEko administrazio Publikoan zein Justizia Administrazioko langileen euskalduntzean eta hizkuntz normalizazioan aurre egiteko; herritarrek euskaraz mintzatzeko duten eskubidea bermatzeko. Aurrekontua: 13,9 milioi euro.

Herri eta Justizia Administrazioak 2015erako duen aurrekontu osoa Irekian ikus dezakezu.

2014ko azaroaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Berdintasunerako VI. Plana

Berdintasunerako VI. Plana

Emakundek, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana aurkeztu du . Planaren helburua, botere publikoei berdintasunaren arloan duten jarduera zuzentzeko jarraibideak zehaztea da.

Txostena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako lege-agindu bati erantzuten dio. Agindu horren arabera, Eusko Jaurlaritzak Legegintzaldi bakoitzaren hasieran Berdintasun Plan bat onartu behar du.

Emakundek aurkeztutako azken planaren ardatz nagusia balio aldaketa da, eta ezarritako neurriak eraginkorrak eta iraunkorrak izatea du helburu. Izan ere, Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendariaren aburuz, “balio aldaketarik gabe, ezinezkoa da gizartea eraldatzea”. 

Ildo horretan, “eredu androzentriko eta matxista batetik berdintasunezko eredu batera igarotzeko beste balio batzuk garatzea, beste printzipio filosofiko, etiko eta politiko batzuk garatzea, eta gizartea horietan oinarritzea ezinbestekoa dela” adierazi du.

2014ko apirilaren 16ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook