Justizia herritarrengana hurbiltzen

25 de noviembre, Día internacional para la eliminación de la violencia contra las mujeres

Puntu lila.

Azaroaren 25ean "Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna” dela eta, Eusko Jaurlaritzak adierazpen ofiziala egin du  indarkeria sexistaren adierazpen guztien aurrean gaitzespen irmoa  bai eta emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizarte berdinzalea eraikitzearekin duen konpromisoa adieraziz.

Eusko Jaurlaritzako adierazpenean adierazita dator erabat beharrezkoa dela gogoraraztea emakumeen aurkako indarkeriaren sustraia emakume eta gizonen desberdintasuna dela eta, beraz, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraiki ahal izateko, berdintasunean lan egitea ezinbestekoa dela.

2019ko azaroaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zer dira Justiziako Lan-poltsetako kideentzako online ikastaroak?

Zer dira Justiziako Lan-poltsetako kideentzako online ikastaroak?

Justizia Administrazioaren Zuzendaritzak aldizka lan-poltsetako kideentzako deitzen dituen online trebakuntza ikastaroak, Administrazioan lanpostu batean hasi aurretik ezagutza handitzeko antolatzen dira. 

Non argitaratzen dira deialdiak?

Deialdiak JustiziaEus-en argitaratzen dira, albisteen atalean.

Nork har dezake parte?

Orokorrean, ikastaroak Justiziako lan-poltsetako kideentzat dira; hala ere, zenbait deialditan lanean trebakuntzarik ez duten kidego zehatz batzuetako partaideek lehentasuna izango dute.

Nola eman dezaket izena?

Matrikula egiteko  zure datu pertsonalak (izena, abizena, NAN eta posta elektroniko helbidea) posta elektronikoz bidali ditzakezu justiziagela@justizia.eus helbidera. Eskaera fax bidez ere bideratu dezakezu, 945 01 91 52 zenbakira mezua bidaliz.

Amaierako azterketarik ba al dago?

Bai. Ikastaroak moduluka antolatuta daude eta modulu bakoitzaren amaieran autoebaluazio test bat dago.  Modulu guztiak gainditu eta test guztiak egin ostean amaierako azterketa egiteko aukera izango duzu (zenbait kasutan aurrez-aurrekoa da eta beste batzuetan online egin behar da). Gogoratu: modulu eta test guztiak nahi adina aldiz errepikatu ditzakezu, beti ere, ikastaroaren epearen barruan.

Zein deialdi dago orain irekita?

Justiziako lan-poltsetako kideei zuzendutako online ikastaroetarako bi deialdi daude zabalik:

2019ko azaroaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Eskubideak pausoz pauso: Adimen urritasuna duten pertsonak

Eskubideak pausoz pauso: Adimen urritasuna duten pertsonak

Urte honetan egunkarietako azalak lehenengo aldiz botoa eman duten pertsonen argazkiekin bete dira; botoa harro eman dute pertsona horiek, urte askoren ondoren euren ordezkariak aukeratzeko eskubidea aitortu zaielako. Eta baita ere, kartazala kutxan sartzeko keinutik haratago, eskubide osoko herritar gisa dituzten eskubideen aldeko urtetako lana dagoelako. 

Adimen urritasuna duten pertsonen aldarrikapenak 60. hamarkadan hasi ziren, eta ibilbide luze horretan, eskaera ezberdinak bata besteari zapalduz joan dira, hasierako gizartearen onarpena aldarrikatzetik, hezkuntza eskubidea eta lanerako eskubidearen aldeko aldarriraino, besteak beste.

Irakurri erreportaje osa JustiziaEus-en: "Eskubideak pausoz pauso: Adimen urritasuna duten pertsonak".

2019ko azaroaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erreportajeak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zibil arloko Jurizdikzioari buruzko eta Antolaketa Judizialari buruzko online ikastaroetarako automatrikula zabalik

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Zibil arloko Jurizdikzioari buruzko eta Antolaketa Judizialari buruzko online ikastaroetarako automatrikula zabalik

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eta Zibil arloko Jurizdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen ditu, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da. Automatrikula e-mailez egiterik ez badago, fax bitartez egingo da (945 01 91 52).

Baldintzak:

2019ko urriaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Itzultzaile Automatiko Neuronala, adimen artifizialetik abiatutako Eusko Jaurlaritzako proiektua

Urtea amaitu baino lehenago eskuko telefonoetarako eta tabletetarako app-ak prest izango dira.

‘Itzultzaile Automatiko Neuronala’ hainbat urtetako lanaren ondoren sortu da eta 20 urtez IVAP-ek, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, bildutako itzulpen-memoriak erabiliz hobetu da.

Itzultzaile berria www.euskadi.eus/itzultzailea webgunean eskegi berri da, itzultzaile gramatikalarekin batera. Momentuz beta bertsioa jarri da, hiritarrek proba dezaten eta itzultzailea bera treba dadin.

Hilabete batzuen buruan behin betiko bertsioa eskegiko da. Edonola ere, beta bertsioak kalitate handiko itzulpenak egiten ditu. Erabilera oso erraza da. Erabiltzaileak itzulpenaren norabidea hautatu behar du eta, horren ostean, testua sartu behar du horretarako prestatutako gunean. ‘Itzuli’ botoia sakatuz, segundo bakar batzuetan itzulpena eskura izango du. Itzultzaileak 4.000 karaktere dituzten testuak itzul ditzake erabilera bakoitzeko.

Urtea amaitu baino lehenago eskuko telefonoetarako eta tabletetarako app-ak prest izango dira; gainera, telefonoetan posible izango da ahotsaren bidez itzulpenak eskatzea, hau da itzulpena diktatzea.

Giza-garunaren funtzionamendua

Sare neuronalen bidezko itzulpen automatikoa teknologia berri samarra da, adimen artifizialaren garapenetako bat da. Esan daiteke sistema horiek azken hiru urteotan hasi direla erabiltzen modu produktiboan. Itzulpen automatikoari dagokionez, jauzi kualitatiboa  da orain arte erabili izan diren sistemekin alderatuta (gramatika-analisian eta –transferentzian oinarritutakoak, sistema estatistikoak edo horien hibridoak). Zupiriak azaldu duenez, giza garunaren funtzionamendua imitatzen saiatzen dira, beraz, entrenamendua behar dute ikasteko.

Esan daiteke horrelako itzultzaileak etengabe ikasten ari direla; alabaina, horretarako, corpus elebidun handiak behar dituzte, hau da itzulpen-memoriak behar dituzte, kalitatekoak (kalitatea ematen hasteko 3 milioi itzulpen-unitate behar dira). Horregatik, proiektu hau aurrera ateratzeko Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinak aritu dira elkarlanean. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea ekimen honen atzean izan dira, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearekin eta hizkuntza lantzen duten beste erakunde batzuekin batera, hala nola, EITB.

2019ko urriaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook