Justizia herritarrengana hurbiltzen

Abokatu izateko 2020ko sarrera-proba datorren martxoaren 28an egingo da - ATZERATUA

Abokatu izateko 2020ko sarrera-proba datorren martxoaren 28an egingo da

Abokatu izateko 2020ko gaitasun profesional probaren lehenengo deialdia datorren martxoaren 28an egingo da. Guztira 6.780 hautagai daude deituta egun horretarako.

Eduki teoriko-praktikoko eta erantzun anitzeko idatzizko azterketa izango da eta lau ordu iraungo du.

Aurreko deialdietan bezala parte-hartzea handia denez, azterketa egiteko zortzi egoitza ezarri dira. Euskadin Bilboko Deustuko Zuzenbide Fakultatearen egoitzan egingo da.

Gainerako egoitzak hurrengoak dira:

  • Bartzelona: Bartzelonako Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea.
  • Valentzia: Valentziako Unibertsitatearen VI. zk. Ikastegia. Blasco Ibañez Campusa. 
  • Granada: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Goi-mailako Eskola Teknikoa.
  • Murtzia: La Merced Ikastegia. La Merced Campusa, Murtziako Unibertsitatea.
  • Madril: Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Zuzenbide Fakultatea.
  • Tenerife: Ekonomia, Enpresa eta Turismo Fakultatea, La Laguna unibertsitatea. Guajarako campusa.
  • Pontevedra: Segurtasun Publikoaren Galiziako Akademia (A Estrada).

Abokatu izateko sarrera-probei buruzko informazio guztia Justizia Ministerioaren web atarian daukazu.

Oharra: Abokatu izateko 2020ko sarrera- proba atzeratu egin da.

Justizia Ministerioak datorren martxoaren 28rako deitutako abokatu izateko sarrera-proba atzeratzea erabaki du. Erabakia herritarren artean koronabirusaren kutsatzeak duen eraginaren ondorioz hartu da, izan ere, sarrera-proban parte hartzeko Espainiara etorri beharko bailirateke COVID-19aren hedapena mozteko neurri bereziak hartu dituzten herrialde zehatzeko bizilagunak.

Justizia Ministerioak jakinarazi duenez, osasun agintariek baimena eman bezain pronto proba egiteko data berria ezarriko da, eta hitzordua Justizia Ministerioaren web atarian argitaratuko da, gutxienez hiru aste lehenago.

2020ko martxoaren 6ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zein gertaera inskribatzen dira Erregistro Zibil Zentralean?

Zein gertaera inskribatzen dira Erregistro Zibil Zentralean?

Erregistro Zibil Zentralean beste Erregistroetan inskribatu ezin daitezkeen gertaerak eta salbuespenezko gertaerak inskribatzen dira, adibidez, ezkutuko ezkontzak, atzerrian gertatu diren espainiarren jaiotzak eta heriotzak, nazionalitate aldaketak…

Erregistro Zentrala Madrilen dago eta bi magistraturen ardurapean dago. Lantaldean, horrez gain, Justizia Administrazioaren Letraduak eta funtzionarioak daude.

Erregistro Zibil Zentralean gertaerak inskribatzea eta ziurtagiriak eskatzea doakoa da, eta jaiotza-, ezkontza-, heriotza- edo bizi-agiriak eskatzeko ez duzu tasa judizialik ordaindu behar.

Erregistro Zibil Zentralean hurrengo gertaerak inskribatzen dira:

  • Atzerrian jaiotako espainiarren jaiotzak.
  • Espainiako nazionalitatea duten atzerritarren jaiotzak.
  • Atzerrian gertatutako jaiotza eta adopzioak.
  • Atzerrian jaiotako norbanakoen nazionalitate-aldaketak eta auzotartasuna.
  • Espainiarren arteko atzerrian gertatutako ezkontzak edo ondoren nazionalitatea eskuratu duten norbanakoena.
  • Ezkutuko ezkontzak.
  • Atzerrian hildako espainiarren heriotzak.
  • Espainiako Segurtasun Indarren edo Indar Armatuen zerbitzura lan egiten duten atzerritarren heriotzak, beti ere heriotza Espainiatik kanpoko jarduera batean gertatu bada.

Erregistro Zibil Zentralari buruzko informazio gehiago edo harremanetan jartzeko datuak behar al dituzu? Justizia Ministerioaren informazio-gidaliburua kontsultatu ezazu.
 

2020ko otsailaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ba al dakizu? Online egindako ziurtagiri-eskaeren egoera JustiziaEus-etik kontsultatu dezakezu

Ba al dakizu? Online egindako ziurtagiri-eskaeren egoera JustiziaEus-etik kontsultatu dezakezu

Euskadiko Erregistro Zibil eta Bake Epaitegietan inskribatutako jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak JustiziaEus-etik doan eskatu ditzakezu. Eskaera telematikoki egin behar duzu eta ziurtagiriak posta arrunt bidez iritsiko zaizkizu. Horrez gain, eskaera horien egoera ere kontsultatu dezakezu JustiziaEus-etik, hala nola, balidatua edo izapidetzeko dagoen, edo ukatua izan den ala ez.

JustiziaEus-eko Herritarren gunetik zure jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiri eskaeraren egoera zein den jakiteko, ezinbestekoa da ziurtagiri elektroniko bidez zure nortasuna egiaztatzea.

Eskaeren egoera

JustiziaEus-eko Herritarren gunetik zure izapideen egoera ikusteko atalean hiru emaitza ezberdin jaso ditzakezu:

Balidatua” dagoela ageri bada, zure eskaera onartu egin da eta gutxi gorabehera hamar eguneko epean eskaera-inprimakian adierazitako helbidean ziurtagiria jasoko duzu.

Balidatu gabe” badago, izapidetze prozesua eten egin da. Eskaera ukatu izanaren arrazoia posta elektronikoz iritsiko zaizu.

Egiteko zain” dagoela ageri bada, zure eskaera dagokizun Bake Epaitegi edo Erregistro Zibilera zuzen iritsi da, baina oraindik balidatu gabe dago. Kasu horretan, kontutan izan behar duzu zenbait Bake Epaitegitan posta elektronikoa astean behin edo birritan irekitzen dutela. Hortaz, asteko egunaren arabera, zenbait egun pasa daitezke eskaera balidatu arte.

2020ko otsailaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen aldeko belaunaldien arteko topagune izango da martxoaren 8ko kanpaina

Martxoaren 8ko kanpaina.

Emakundek aurten aurkeztu duen martxoaren 8ko kanpainak iraganean eskubideak lortzen eta berdintasunaren aldeko urratsak ematen joan diren emakume guztiei egiten die omenaldia, eta belaunaldi berriei dei bat egiten die, kateari jarraipena emateko eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko. Kanpainak berdintasunarekin eta emakumeen eskubideekin lotutako  zenbait urteurren ekarri ditu gogora, hala nola, Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren 25. urteurrena edo Berdintasunerako Euskal Legea onartu zeneko 15. urteurrena. Urteurren horiek gogoratuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeen eskubideen aldeko lana atzetik datorren katea dela azpimarratu nahi du.

Kanpainaren leloa hauxe da: KATERIK GABE, KATEAN. Emakumeen batasuna adierazten du euren eskubideen borrokan, eta baita berdintasunaren aldeko lanaren belaunaldien arteko transmisioaren beharra eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen jarraitzeko premia.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak kanpainaren aurkezpenean adierazi bezala, "etorkizuna eraikitzeak zerikusi handia du iraganarekin. Berdintasunaren aldeko lana ez da hutsetik sortu, genealogia feminista bat existitzen da eta denboran zehar aldarrikapenari eusteaz arduratu diren pertsona eta gizarte-eragile askoren konpromisoa. Kate hau bultzatzen jarraitzeko belaunaldi berrien konpromisoa lortzea da kanpaina honen helburu nagusietako bat, gazteriak eraiki nahi duen etorkizuna bistaratzeaz gain ". Landaidak, era berean, martxoaren 8a "emakumeen ahalduntze kolektiboaren erakusgarri berria" izan daitekeela adierazi du. “Era guztietako emakumeak, elkarrekin, beren eskubideen defentsan. Hala izatea espero dugu, eta Emakundetik babestuko ditugu mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazioak, beti egin izan dugun bezala".

Kanpaina belaunaldien arteko topagune bihurtu nahi da, emakumeen eskubideen aldeko balioak transmititzeko leku bat: hamarkadetan emakumeen eskubideen alde lan egin duten pertsonen eta gazteen arteko topaketa irudikatu nahi du, eta, transmisio horren beharra azpimarratu, gizarteak aurrera egiten jarraitzeko eta berdintasun-espazioak irabazten jarraitzeko.

Ildo horretan, Emakundek aurten parte hartuko du NBE Emakumeak erakundeak bultzatutako "Berdintasunaren belaunaldia: emakumeen eskubideen eta etorkizun berdinzale baten alde" kanpainan. Kanpaina horren bidez, duela bi hamarkada baino gehiago Beijingo Ekintza Plataformaren sorreran ezinbestekoak izan ziren ekintzaileak eta belaunaldi berrietakoak biltzen ari dira.

Beijingeko deklarazioa emakumeen eskubideak sustatzeko mundu mailan inoiz izan den planik aurrerakoiena izan zen eta emakumeen ahalduntzea garapenerako funtsezko estrategia gisa aurkeztu zuen; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea EAEko berdintasun-politiken aurrerapenean mugarri izan zen; eta Garapen Iraunkorreko Helburuak onartu zireneko 5. urteurrena ere betetzen da aurten, "genero-berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea" duelarik helburuetako bat. Urteurren hauek bat datoz aldarrikapen feministen gorakadarekin, bereziki gazteen artean, azken bi urteetako martxoaren 8ko azken mobilizazioetan agerian geratu den bezala.

Kanpainak kartelak, irrati-iragarkiak, banerrak eta bideo bat izango ditu, otsailaren 25etik martxoaren 10era bitartean ikusiko da kanpoko euskarrietan, komunikabideetan eta sare sozialetan. Gainera, kartelak bidali zaizkie erakundeei, ikastetxeei, osasun-zentroei, elkarteei, enpresei, kultur etxeei eta liburutegiei, etab.

2020ko otsailaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Eskubideak pausoz pauso VII: haurren eskubideak

Eskubideak pausoz pauso VII: haurren eskubideak

1989ko azaroaren 20an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen Eskubideei buruzko Hitzarmenaren testua onartu zuen. Hitzarmenean mundu osoko neska-mutilen eskubideen zerrenda jasota dago eta garapenaren etapa ezberdinetan ongizatea bermatzeko oinarrizko arauak ezarrita daude. Egun, munduan berrespen maila altuena lortu duen Eskubideen Nazioarteko Hitzarmena da.

Hitzarmenak aurretik haurrei buruz zegoen ikuspegia erabat aldatu zuen: umeak jada ez dira babestu beharreko gizakiak, baizik eta gizaki bezala, euren eskubideak eta betebeharrak dituzte.

2020ko otsailaren 24ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erreportajeak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook