Justizia herritarrengana hurbiltzen

Zein eragin izango dute tasa berriek?

Zein eragin izango dute tasa berriek?

Justizia Ministerioak egindako lege aldaketak eta horiek herritarrengan izango duten eragina ulertzea zaila izan daiteke. Hori dela eta, Leganes-eko Epaitegiko profesionalek diptiko bat egin dute. Diptiko horretan eguneroko egoerak azaltzen dira, eta bakoitzean zenbat ordaindu beharko dugun azaltzen da. Aipaturiko gidaliburuak ondorengoa ere jasotzen du:

“… eta seme edo alaba bat izatea erabakitzen dute.  Lege Proiektu berriaren arabera  Jabetza Erregistratzaile baten bidez inskribatuko dute haurra, dagokien zerga ordainduta.

Erregistroen Legearen erreformarako aurreproiektuak zalaparta handia eragin du. Beste gauza batzuen artean, ez du zehazten zerga noiz ordaindu behar den. Sortutako eztabaidaren aurrean, Alberto Ruiz Gallardón Justizia Ministroak jaiotza-inskripzioak doan izaten jarraituko dutela argitu zuen. Gauza bera gertatuko da heriotza-inskripzioekin. Bi horiek Erregistro Zibilean egindako izapideen %60 osatzen dute.

Hala ere zirriborroa ikertzen ari dira.  Baina zuk, herritarra zaren heinean, zenbait izapidegatik ordaindu egin behar dela uste duzu? Zure ustez, zeintzuk ordaindu beharko lirateke, eta zeintzuk izan beharko lirateke doan?

2012ko abenduaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Epaileek greba egiteko eskubidea dute?

Epaileek greba egiteko eskubidea dute?

Protestak, lanuzteak, manifestuak… eta epaileen greba. Oraindik ez dute berretsi, baina litekeena da. Epaileen elkarteek erabakia urtarrilera arte atzeratu dute; aurreikusitakoaren arabera, orduan onartuko da Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreforma. Hala ere, epaileak funtzionarioak direla eta Estatuko botere bat direla azpimarratu behar da, eta ez dago argi Estatuko botere batek greba egiteko eskubidea duen ala ez. Justizia Ministerioak eta BJKNak ere ez dute gaia argitu, baina gai horren inguruan “hutsune legala” dagoela esatean bat datoz.

Arazoa 2009ko otsailaren 18an azaleratu zen. Egun horretan epaileek demokrazia garaiko lehen greba egin zuten. BJKNak ofizio bat eman zuen eta ofizio hartan, “epaile eta magistratuek greba egiteko duten eskubide hipotetikoaren” inguruko “arau-euskarririk” ez dagoenez, gutxieneko zerbitzuak ezartzea eta deialdia iragartzea ezinezkoa zela adierazi zuen. Beraz, BJKNak ezin zituenez gutxieneko zerbitzuak ezarri, grebalariek ezarri zituzten gutxieneko zerbitzu horiek eta premiazko auziak baino ez zituzten izapidetu.   

Egoera horren aurrean, Mariano Fernández Bermejo orduko Justizia Ministroak, epaileek beraien eskubideak aldarrikatu ahal izateko modua ezartzen duen legea Ministroen Kontseilura bidaliko zuela iragarri zuen. Bere ustez ezin zuten grebarik egin Estatuko botere bat direlako. Harrezkero lau urte pasa dira, eta ez dago legerik. 

Hutsune legal horretaz baliatuz, joan zen azaroaren 14an 109 epailek greba egin zuten. BJKNak Justizia Ministerioaren esku utzi zuen greba onartzea eta ondorioak ezartzea (egun horretako soldata ez ordaintzea) eta epaileen idazkiak helarazi zizkion. Hilabete beranduago, Ministerioak adierazi du ez dituela idazkiak jaso, eta BJKNari greba eskubideari buruz erabaki bat hartu behar duela adierazi dio, bera baita epaileen gobernu-organo nagusia.

Laburbilduz, hutsune legala dagoela esatean biak datoz bat, baina ez nork konpondu behar duen esatean. Zure iritziz, nork hartu behar du erabakia? Epaileek greba egiteko eskubidea dute?
 

2012ko abenduaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Nola lor dezaket zigor-aurrekarien ziurtagiria? Nola lor dezaket zigor-aurrekarien ziurtagiria? Nola lor dezaket zigor-aurrekarien ziurtagiria? Nola lor dezaket zigor-aurrekarien ziurtagiria?

Zenbait oposaketara eta lanpostu deialdira aurkezteko, arma-baimena eskatzeko edo nazionalitatea eskatzeko, zigor-aurrekariak jasotzen dituen ziurtagiria aurkeztu behar da.  Izapide hau Justizia Ministerioak kudeatzen du. Beraz, Araban eta Gipuzkoan Gobernu Ordezkariordetzara jo behar duzu;  Bizkaian berriz, EAEko Justizia Ministerioaren Lurralde Gerentziara (Elkano kalea 9-7.a).

Dokumentu horrek Estatuan zigor-aurrekaririk ez duzula egiaztatzen du. Eskatzeko 790 inprimakia bete eta Zerga-agentziarekin lan egiten duen edozein finantza erakundera joan behar duzu, dagokizun tasa ordaintzera.   Egun 3,58 euro ordaindu behar dira.
Erosoagoa izan dadin, Ordezkariordetzara joan aurretik inprimakia etxean inprimatu eta bete dezakezu.   Ziurtagiria atzerrirako behar baduzu, dagokion eremua bete behar duzu. Eremu horretan zein herrialdetarako eskatzen duzun zehaztu beharko duzu.
 

2012ko abenduaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ezagutu itzazu etxe-kaleratzeetan ematen diren pausoak

Ezagutu itzazu etxe-kaleratzeetan ematen diren pausoak

2008an krisia hasi zenetik ia 150.000 familiek etxea galdu dute. Etxebizitza duin baterako eskubidea  gizabanakook ditugun oinarrizko eskubideei buruz osatutako NBEn aitorpenean jasota dator. Adierazpen horrek etxebizitza babesa ematen duen leku bat baino gehiago dela zehazten du: segurtasunez, bakean eta duintasunez bizitzeko eskubide bat dela aitortzen du.

Baina NBEn adierazpenean horrela jasota badago ere, Espainiako Hipoteka Legean maileguari aurre egin ezin dioten pertsonak beraien ohiko etxebizitzatik botatzeko neurriak ezarrita daude. Norbere ohiko etxebizitzatik kaleratua izatea, beraz, legezkoa da. Hona hemen kaleratua izan aurretik ematen diren pausuen berri:

Demanda. Kuota bat ez ordaintzea nahikoa izango da finantza-erakundeak zor osoaren kitapena eskatzeko. Zorretan dagoen pertsonari eskrituretan zehaztutako helbidera demandaren jakinarazpena bidaliko zaio eta ordaintzeko epe bat zehaztu edo demanda aurkaratzeko aukera duela adieraziko zaio. Ordaintzen ez badu, hurrengo pausua hipoteka-betearazpena izango da.

Enkantea. Bankuak Jabetzaren Erregistroari higiezinak dituen zamak jasotzen dituen ziurtagiria eskatuko dio eta etxebizitza enkantean aterako da. Higiezinaren balioa mailegua ematerakoan egindako tasazioan oinarrituta ezarriko da. Enkantea publikoa (epaitegian) edo pribatua (finantza-erakundean) izan daiteke. Zorra duen pertsona jakinaren gainean jarri ondoren, enkantearen deialdia Udaletxean, Jabetzaren-erregistroan edo epaitegian bertan jarritako iragarkien bidez  ezagutzera emango da. Data horretara arte zordunak zor dituen kuotak ordaindu eta maileguari eusteko eskubidea dauka. Hori gertatzen ez bada, etxebizitza tasazio-prezioaren %70gatik enkantean aterako da. Eroslerik ez badago, bankua etxebizitzarekin gelditu daiteke, tasazio-balioaren %60 (ohiko etxebizitza bada) edo % 50 ordainduta.

Botatzea. Etxebizitza  erakunde batena edo hirugarren pertsona batena izatera pasatzen denean, -eta ohiko etxebizitza denean- botatzeko epea hilabetekoa izango da. Epea beste hilabete batez luzatu ahal izango da. Luzapena eskatzen ez bada, poliziaz lagundutako segizio judizial bat etxebizitzara joango da botatzera.

Zorretan dagoen pertsonak, kalean gelditu arren, ez du bankuarekin duen zorra kitatzen. Atzerapenagatiko interesek gora egiten jarraituko dute, eta zordunak, dituen eta etorkizunean izango dituen ondasunekin  ordaindu beharko ditu.

2012ko abenduaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Nolakoak dira tasa judizialak Europan?

Nolakoak dira tasa judizialak Europan?

1986an tasa judizialak bertan behera utzi ziren Estatuan. Baina 2002. urtean berriz jarri ziren indarrean, betiere pertsona juridikoentzat bakarrik. Europako 46 herrialdetan mota horretako tasak ordaindu behar dira, hala ere errenta baxuak dituzten herritarrek laguntzak dituzte edo ordaintzetik salbuetsita daude. Guk EFE agentziak argitara emandako artikulua hartu dugu, artikulu horretan EBko herrialde garrantzitsuenetan tasak ezartzeko dauden irizpide ezberdinak jaso dituzte:

Portugal: Doako justiziari buruzko eztabaida dago, egun ordaindu egin behar delako. Auzitan dagoen diru kopuruaren eta arloaren arabera (zibil arloa edo zigor arloa) ordaindu behar da. Gutxieneko diru kopurua, hala ere, 102 eurokoa da. 

Erresuma Batua:  Legean jasota dator, langabetuek eta Estatuko laguntza jasotzen duten baliabiderik gabeko herritarrek legezko laguntza jasotzeko eskubidea dutela. Laguntza hau norbanakoei zuzenduta dago eta enpresek ezin dute jaso. Erresuma Batuko justiziaren arabera, goiko auzitegi batera jotzeko tasa judizial bat ordaindu behar da eta kopurua auziaren araberakoa da.  Adibidez, auzitegian dibortzio eskaera aurkezteagatik 340 libera ordaindu behar dira (421 euro inguru).

Irlandako errepublika: Tasaren zenbatekoa auziaren eta auzialdi judizialaren araberakoa da.

Alemania:  Tasak prozesu guztietan ordaintzen dira, baina kopurua gatazkaren zergatia den diru kopuruaren arabera zehaztuta dago. Salbuespenak daude auzia diru-kopuruaren arabera zehaztu ezin den kasuetarako. Zenbatekoa handiagoa bada, Judizioko Kostuen Legearen arabera  1.500, 5.000, 10.000, 25.000, 50.000, 200.000, 500.000 arteko diru kopuruei balio-taula bat ezartzen zaie, eta 500.000tik gorako diru kopuruentzat beste bat. 

Diru kopurua 1.500 eurokoa baino handiagoa bada, hasierako 25 euroko tasa ordaindu behar da eta hortik aurrera  beste 10 euro ordaindu behar dira 300 euroko tarte bakoitzeko. Beraz, 1.200 euroko diru kopurua bada, 55 euroko tasa ordaindu behar da.

Diru kopurua 5.000 eurokoa bada, hasierako 25 euroko tasa ordaindu behar da eta hortik aurrera 300 euroko tarte bakoitzeko 10 euro, 1.500era iritsi arte. 1.500 eurotik aurrera, 500 euroko tarte bakoitzeko 8 euro ordaindu behar dira. Era honetara, 2.500 eurogatik 81 euro ordaindu behar dira.

Italia:  Zibil arloko edo administrazio arloko auziaren kostua auziaren gaiaren araberakoa da. Adibidez, auzia 300.000 eurogatik jarri bada abian, demanda jartzen duenak 1.000 euroko tasa ordaindu behar du “auzitegiaren zigilua”-gatik. Nazionalitatea ukatu diotelako auzitara jotzen badu 300 euro ordaindu beharko ditu.  “Auzitegiaren zigilua” izenez ezagutzen diren tasa hauek egoitza judizialaren arabera aldatzen dira, eta doan dira 10.500 eurotik beherako diru sarrerak dituzten pertsonentzat .  Zigor arloko auzietan ez dago tasarik.

Frantzia: 2011ko urritik hona baliabide gutxien duten pertsonei laguntzera bideratutako tasa juridikoa izan da. Zigor arlokoa ez den edozein auzialditara jotzen duen edonork 35 euroko tasa finkoa ordaindu behar du. Tasa bera ordaindu behar dute Gorenean epaia aurkaratu edo errekurtsoa jarri nahi dutenek. Ez dute tasarik ordaindu behar adingabeen auziengatik, presoen kaleratzeei buruzko auziengatik eta norbanakoen gainzorpetzearen inguruko auziengatik.  Irabaziz gero epaileari tasak galtzaileak ordaindu ditzala eska dezakete.

2012ko abenduaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Europan. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook