Justizia herritarrengana hurbiltzen

Irabazpidezko ondasunak ala ondasunen banantzea?

Irabazpidezko ondasunak ala ondasunen banantzea?

Bikote batek ezkontzea erabakitzen duenean, ezkontzako ondasun-eraentza zein izango den erabaki behar du.

Espainiako leku gehienetan irabazpidezko ondasun-eraentza lehenetsita dago, eta ondasunen banantze-eraentza hurrengo hiru erkidegoetan bakarrik ezarrita dago: Katalunian, Valentzian eta Balear Uharteetan.

Euskadin, Aragoan eta Nafarroan arau bereziak daude, eta azaletik eraentza biak parekatuta daudela esan daiteke.

Baina, zein dira eraentza bien arteko desberdintasunak?

  • Irabazpidezko ondasun-eraentzan bikotekide bakoitzak irabazten duen dirua eta ezkontzak dirauen artean erositako guztia bikotekide biena da, erdibana.
  • Ondasunen banantze-eraentzan, berriz, bikotekide bakoitza bere irabazien eta dituen ondasunen jabe bakarra da. Kasu horretan, bikotekideek erabaki behar dute ondasunen bat elkarren artean banatu nahi duten ala ez.

Dagokizun ondasun-eraentzarekin bat ez bazatoz, aldatu egin dezakezu. Izapide hau ezkontza ospatu aurretik zein ondoren egin daiteke, baina beti Notarioaren aurrean egin behar da. Ezkontza-hitzarmenari uko egin eta kontratu berria sinatzean datza. Kontratu berrian ezkontza-eraentza zehaztuko da. 

Kontratu berria egiteak 60 euro balio du, eta egin eta gero nahi beste aldiz alda daiteke, baina aldaketa Notarioaren aurrean egin behar da.

2013ko azaroaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 4 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ezkontzak eta dibortzioak 95 euroren truke

Ezkontzak eta dibortzioak 95 euroren truke

Notarioaren aurrean ezkontzeak 95 euro balio duela iragarri berri du Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak.

Ezkontza bat egiteak balio duena kontutan hartuz gero, prezioa egokia dela uste du Justiziako buruak.

Hemendik aurrera, beraz, ezkontzeko lau aukera ezberdin daude:

 

  1. Prozedura zibila: Erregistro Zibileko arduradunaren aurrean egindakoa da.
  2. Alkate edo zinegotzien aurrean egindakoa.
  3. Erlijio-ezkontzak.
  4. Eta azken eredua: notarioaren aurrean egindakoak.

Neurri horren bidez Gobernuak Erregistro Zibiletan dagoen itxarote-zerrenda arindu nahi du.  Gainera ezkontzak Notarioaren aurrean egiteak abantaila handia duela gaineratu du, izan ere, fede-emaileak ezkontzak egiteko lekuz aldatu daitezke, eta funtzionario publikoak, berriz, ezin dira lekuz aldatu.

Dibortzioei dagokienez, bikoteek Notarioarengana joan ahal izateko bi baldintza bete beharko dituzte: adostasunezkoa izatea eta tartean adingaberik ez egotea. Baldintzak betez gero, dibortziatzeak ere 95 euro balio ditu.

2013ko azaroaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Legeak laguntzera behartzen zaitu!

Legeak laguntzera behartzen zaitu!

Arriskuan dagoen edo zaurituta dagoen norbanako bati laguntzea ez da erruki kontua bakarrik: Legeak ezarritako betebeharra da, eta Zigor Kodean horrela jasota dago.

 

  • Kaletik bazoaz eta lurrean konortea galduta duen norbait ikusten baduzu, eta ez-ikusiarena egiten baduzu, sorospen –eginbeharra ez betetzeagatik sala zaitzakete. Delitua da, eta isuna jarriko dizute.
  • Bizikletan bazoaz, norbait harrapatzen baduzu, horren ondorioz norbanakoa konorte gabe gelditzen bada, eta zuk lekutik alde egiten baduzu, ez sorostearen delitua egotziko dizute eta kartzela zigorra ezarriko dizute.

Gogoan izan! Babesgabe eta arriskuan dagoen pertsona bati laguntzea zure betebeharra da -betiere zure bizitza arriskuan jarri behar ez baduzu-. Norbanako horri laguntzen ez badiozu isuna edo lau urte arteko kartzela zigorra jaso dezakezu.

2013ko azaroaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Inskripzioak ospitalean egingo dira

Inskripzioak ospitalean egingo dira

Hemendik aurrera gurasoek ez dute seme-alabak inskribatzera Erregistro Zibilera joan beharrik izango. Haurra ospitalean bertan inskribatu ahal izango da, era horretara, gurasoek anabasa nagusi den lehen egun horietan batetik bestera ibiltzea ekidingo dute.

Horretarako, erditzean parte hartu duten sendagileek eta gurasoek inprimaki ofiziala sinatuko dute. Inprimakiaren bidez jaiotza egiaztatuko da, eta ondoren, ospitaleak berak Erregistro Zibilera bidaliko du.

Leihatila bakarreko sistema horren bidez inskripzioa egin ezin den kasuetan Erregistro Zibilera  joateko aukera dago.  

Dena den, Lege Aurreproiektua indarrean jarri arte inskripzioak orain arte bezala egingo dira.  Hau da, gurasoek Erregistro Zibilera joan beharko dute seme-alabak inskribatzera.

  • Gogoratu, haurra jaio den udalerrian bertan erregistratu nahi baduzu ez duzue guraso biek Erregistro Zibilera joan behar; baina haurra gurasoak erroldatuta zaudeten udalerrian inskribatu nahi baduzue, guraso biek elkarrekin bertaratu beharko duzue.
  • Justizia.net-en zure seme-alaba inskribatzeko prozedura daukazu.
2013ko urriaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Irisgarritasuna Justizian: orekatu beharreko balantza

Irisgarritasuna Justizian: orekatu beharreko balantza

Alvarok, Virginiak eta Angelek behin baino gehiagotan Justizia Jauregietara jo behar izan dute: epaiketetan egon dira, salaketak aurkeztu dituzte… baina ez dute beti baldintza berdinetan egin.

Zorionez, Euskadiko Justizia Administrazioan gauzak asko aldatu dira, baina oraindik egiteke daudenak asko badira ere, egun entzumen edo ikusmen arazoak dituzten pertsonek beste edonork bezala jo dezakete Justiziara.

2013ko urriaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erreportajeak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook