Justizia herritarrengana hurbiltzen

Adingabeen babesa areagotuko du Zigor Kode berriak

Adingabeen babesa areagotuko du Zigor Kode berriak

Iragan ostegunean Kongresuan eztabaidatu zen Zigor Kode berriaren helburuetako bat adingabeen babesa areagotzea da.

Bide horretatik, Alberto Ruiz-Gallardon buru duen ministerioak landutako testuak, adingabeen aurka egindako delituei erantzun egokia ematea du helburu.

Zigor Kodearen erreforman jasotako neurrietako batek eztabaida piztu du. Testu berriaren arabera, 16 urtetik beherako adingabe baten erailketa  edo terrorismo delitua egozten zaien norbanakoei zigor handiena ezarriko zaie:  betiko kartzela zigorra, berrikusteko aukerarekin.

Adingabeak babesteko bestelako neurriak ere zehaztuko dira Zigor Kodearen erreforman, hala nola:

  • Sexu-harremanetan adostasuna egoteko adina 16 urtera igoko da
  • Adingabe bati izaera sexuala duten egoerak ikustaraztea delitua izango da 
  • Tresna berriak ezarriko dira Haurren pornografia zigortzeko. Horretarako, delituen zigorrak egokituko dira.
  • Delituak egiteko helburuarekin adingabe bat esplotatzea, legez kanpo atxilotzea edo bahitzeagatik ezarriko diren  zigorrak handiagoak izango dira.  
2013ko abenduaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Maltzurkeriaz eta ankerkeriaz

Maltzurkeriaz eta ankerkeriaz

Maltzurkeria eta ankerkeria giza hilketei ezartzen zaizkion astungarriak dira. Hau da, erailketagatik ezarritako zigorra handiagoa izan daiteke, hiltzaileak maltzurkeriaz edo ankerkeriaz jokatzen badu.

  • Goizero kafean pozoia botata nagusia erailtzen baduzu, maltzurkeriaz egindako erailketa izango da.  Defendatzeko aukerarik gabe, ezkutuan eragin diozulako heriotza. 
  • Baina zure nagusia bere gorputzean 30 labankadarekin azaltzen bada, eta horietatik bi labankada bakarrik izan badira hilgarriak, ankerkeriaz egindako erailketa izango da.  Hiltzaileak biktimaren mina nahita eta bihotz-gogorrez handitu baitu.

Gogoan izan! Ez da gauza bera norbait hiltzea, edo horrez gain maltzurkeriaz edo ankerkeriaz egitea. Arlo juridikoan biktimarekin ankerkeriaz jokatzea edo defenditzeko aukerarik ez ematea astungarriak dira eta horren ondorioz zigorra handiagoa da.

2013ko abenduaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Zer da dokumentu judizialak garbitzea?

Zer da dokumentu judizialak garbitzea?

Euskadiko Justizia Jauregietan urtez urte pilatutako paperak buruhauste handia izan dira EAEko Administrazioarentzat.  2012. urtean, adibidez, EAEko epaitegietan 300.000 auzi berri sartu ziren.

Beharrezkoak ez diren paper tona guzti horiek suntsitzeko helburuarekin, Garbiketa Batzorde bana sortu zen Autonomia Erkidegoetan.

Horrenbestez, 2004tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Garbiketa Batzordearen ardura suntsitu beharreko eta artxibo historikoetara bidali beharreko dokumentuak bereiztea da.

Hala ere, suntsitu aurretik gutxienez bi hilabetez herritarren eskura egon behar dute espedienteek; denbora tarte horretan, helarazitako dokumentazioa itzultzeko eska dezakete herritarrek.

Bi hilabete pasa ostean berezitutako enpresa batek suntsituko ditu espedienteak. Enpresaren ardura da suntsiketa bermatzea eta ziurtatzea.

2013ko abenduaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Eusko Jaurlaritza. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Prozesu monitorioari eta hitzezko epaiketei buruzko bideoa

Justiziara abokatu gabe jo daiteke? Bai, Justiziara abokatu gabe jo daiteke, baina baldintza batzuk bete behar dira.

Eskatu nahi dugunaren eta egiteko moduaren arabera da.

Abokatu edo prokuradorerik gabe diru-kopuruak erreklamatzeko bi prozedura judizial daude: Prozedura Monitorioa eta Hitzezko Epaiketa dira.

2013ko abenduaren 4ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Bideoak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook

Irabazpidezko ondasunak ala ondasunen banantzea?

Irabazpidezko ondasunak ala ondasunen banantzea?

Bikote batek ezkontzea erabakitzen duenean, ezkontzako ondasun-eraentza zein izango den erabaki behar du.

Espainiako leku gehienetan irabazpidezko ondasun-eraentza lehenetsita dago, eta ondasunen banantze-eraentza hurrengo hiru erkidegoetan bakarrik ezarrita dago: Katalunian, Valentzian eta Balear Uharteetan.

Euskadin, Aragoan eta Nafarroan arau bereziak daude, eta azaletik eraentza biak parekatuta daudela esan daiteke.

Baina, zein dira eraentza bien arteko desberdintasunak?

  • Irabazpidezko ondasun-eraentzan bikotekide bakoitzak irabazten duen dirua eta ezkontzak dirauen artean erositako guztia bikotekide biena da, erdibana.
  • Ondasunen banantze-eraentzan, berriz, bikotekide bakoitza bere irabazien eta dituen ondasunen jabe bakarra da. Kasu horretan, bikotekideek erabaki behar dute ondasunen bat elkarren artean banatu nahi duten ala ez.

Dagokizun ondasun-eraentzarekin bat ez bazatoz, aldatu egin dezakezu. Izapide hau ezkontza ospatu aurretik zein ondoren egin daiteke, baina beti Notarioaren aurrean egin behar da. Ezkontza-hitzarmenari uko egin eta kontratu berria sinatzean datza. Kontratu berrian ezkontza-eraentza zehaztuko da. 

Kontratu berria egiteak 60 euro balio du, eta egin eta gero nahi beste aldiz alda daiteke, baina aldaketa Notarioaren aurrean egin behar da.

2013ko azaroaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 4 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Twitter
  • Facebook