Justizia herritarrengana hurbiltzen

Gerardo Villar, Gasteizko bitartekari judiziala

Gerardo Villar, Gasteizko bitartekari judiziala

Biktimari egindako kaltea konpontzea da bitartekaritza judizialaren helburua. Hori da Gerardo Villar, Gasteizko Bitartekaritza Judizialeko gizarte langilearen ardura. Urteak daramatza zerbitzuan eta denbora horretan era guztietako akordioak adostu  ditu. Bi hamarkada daramatza Araban bitartekaritza lanak egiten, eta harro dago, egun, Euskadiko epaile guztiek zerbitzuarekin bat egiten dutelako . 

2013ko ekainaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  ELKARRIZKETAK. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Lapurtzea eta ebastea ez dira gauza bera!

Lapurtzea eta ebastea ez dira gauza bera!

Hizkuntza juridikoan “diru-zorroa lapurtu didate” esatea ez da zuzena. Lapurreta izateko indarkeria egon behar da.

Hurrengoa jakitea ere komeni zaizu: aseguruak ordainduko dizun kalte-ordainaren zenbatekoa ezberdina izango da lapurreta edo ebasketa bada.

  • Kalean nengoela diru-zorroa lapurtu didate eta ez naiz konturatu? Juridikoki zuzena "diru-zorroa ebatsi didate" esatea da.
  • Diru-zorroa lapurtzeko laban batekin mehatxatu bazaituzte? Orduan bai, lapurtu egin dizutela esan dezakezu.

Gogoratu!: "Lapurreta" eta "ebasketa" bi delitu mota ezberdin dira.  Alderik nabarmenena hurrengoa da: lapurreta izateko indarra edo indarkeria egon behar da eta ebasketa izateko, berriz, ez. Beraz, kalean lasai-lasai zoazela poltsikotik diru-zorroa desagertzen bazaizu, ez esan lapurtu egin dizutela!

2013ko ekainaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  BA AL DAKIZU?. 3 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zer da bizi- edo egoera-agiria?

Zer da bizi- edo egoera-agiria?

Bizi- edo egoera-agiriak zure egoera zibila egiaztatzeko edo pertsona bat bizirik dagoen ala ez egiaztatzeko dira. Erregistro zibilek egiten dituzte eta pentsioa kobratzeko, atzerrian ezkontzeko edo nazionalitate espedienteen izapideak egiteko eskatzen dira gehienetan.

Bizi- edo egoera-agiria eskatzeko zure bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilera joan behar duzu. Beraz, Bilbon bizi bazara baina Gasteizen jaio bazinen, eskaera Bilbon egin behar duzu.

Ziurtagiri hauek ezin dira online eskatu, eskaera egiteko Erregistrora joatea ezinbestekoa da. Osasun arazoak direla eta Erregistro Zibilera joatea ezinezkoa bazaizu,  beste pertsona bat joan daiteke zure ordez. Baina hori gertatzen bada, ezintasunaren ondorioz Erregistro Zibilera joatea ezinezkoa zaizula egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Bizi- edo egoera-ziurtagiria eskatzera bazoaz, dokumentua noizko beharko duzun argi izan behar duzu. Izan ere, jaiotza, ezkontza eta heriotza ziurtagiriek hiru hilabeteko balioa dute. Baina bizi- edo egoera-ziurtagirien balio-epea laburragoa da eta Administrazioek, orokorrean, ez dute  15 egunetik gorako ziurtagiririk onartzen.

2013ko ekainaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 61 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Eduardo Pérez Uriarte, Etxebarriko bake-epailea

Eduardo Pérez Uriarte, Etxebarriko bake-epailea

Eduardo Pérez Uriarteri aurre-erretiroa oso gazte etorri zitzaion. Ondorioz, Etxebarriko bake-epaile izateko aukera izan zuenean, ez zuen zalantzarik izan; gainera, familia osoarentzat mandatuak egiteari uzteko aukera ezin hobea zen. Ez da teknologia berrien zale, eta banketxe batean lan juridikoetan hartutako eskarmentua oso ongi etorri zaio bake-epaile gisa aritzeko. Izan ere, lanpostua eskuratzeko ez da zuzenbide-ikasketarik behar, baina arlo juridikoa ezagutzea baliagarria da, falta-judizioak bake-epaitegietan egiten direnetik, batez ere. Hauek dira Eduardok gutxien maite dituen epaiketak, batez ere egunen batean arazoren bat egon daitekeela uste duelako eta mehatxuak eraso bilakatuko diren beldur delako.

2013ko maiatzaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  ELKARRIZKETAK. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Hemen da Utzarazpenen aurkako Legea

Hemen da Utzarazpenen aurkako Legea

Ez da krisi ekonomikoaren amaiera inondik sumatzen, eta dirauen bitartean, hainbat eta hainbat familia okerrera egiten ari da.  Dagoeneko langabezian gelditzea eta langabezia saria amaitzea ez dira arazo bakarrak. Benetako arazoa hipoteka-maileguari aurre egin ezin diozunean areagotzen da.
Izan ere, orain arte bi irtenbide bakarrik zeuden: Etxebizitza galtzea ala zorra neurri gabe handitzea. Edo are okerrago gerta zitekeen: etxebizitza gabe gelditzeaz gain zor ikaragarria izaten jarrai zenezakeen.

Zorigaitz horri erantzuna emateko eta egoera horretan dauden familiei irtenbide bat eman asmoz sortu da 1/2013 Legea, maiatzaren 14koa, hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituraketa eta alokairu soziala indartzeko neurriak ezartzen dituena (Legea maiatzaren 15ean BOEn argitaratu zen).

Lege berria lau kapitulutan banatuta dago:

  1. Igo Kapitulua: bazterketa-arriskuan  duten familien utzarazpenak berehala eta bi urtez bertan behera utziko dira.
  2. II. Kapituluaren bidez Hipoteka Legean hobekuntzak ezartzen dira.  Horietatik garrantzitsuena hurrengoa da: berandutza- interesei muga ezartzen zaie.  Hipoteka-maileguaren ordainketa atzerapenarekin egiten duten norbanakoei, bankuek ezin izango diete hortik gora kobratu.
  3. III. Kapituluan Prozedura Zibilaren Legean hainbat aldaketa ezartzen dira.  Aldaketa horien helburua hurrengoa da: hipoteka-betearazpena hipoteka-zordunaren interesak babestuz egitea. Horrez gain, betearazpen prozedura arintzea eta malgutzea ere dute helburu aldaketek.
  4. Azkenik, IV. Kapituluak  6/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 9koa, baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko presazko neurriei buruzkoa aldatzen du.

Horrez gain, hipoteka-zordunak babesteko lege berrian finantza-erakundeei zuzendutako atal berri bat gehitu du. Atal horren helburua finantza erakundeek hipoteka-zorra ez ordaintzeagatik kaleratuak izan diren norbanakoei zuzendutako etxebizitza gizarte-fondo baten sorrera sustatzea da.

2013ko maiatzaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook