Justizia herritarrengana hurbiltzen

Zein da Europako legeen jatorria?

Zein da Europako legeen jatorria?

Eurodiputatuak dira Europako Batzordeari lege berriak sortzeko proposamenak egiten dizkiotenak. Europar Batasuneko herritarrek ere lege-proiektu berriak eskatzeko aukera dute.  Horretarako zazpi herrialdetako milioi bat herritarrek gutxienez sinatutako eskaera aurkeztu behar dute.

Batzordeak lege-proiektua sortu ondoren, proiektua Europar Batasuneko Kontseilura (EBko estatuak ordezkatzen dituen organoa) eta Parlamentura (EBko herritarrak ordezkatzen dituen organoa) bidali behar da.  Une horretan,  erakunde bien arteko negoziazioa hasiko da estatuen eta eurodiputatuen interesak asebeteko dituen akordioa adosteko.

Negoziazioa ondo badoa, Parlamentua lege-proiektua onartzeaz arduratuko da.  Akordiorik ez badago, aldiz, Kontseiluak eta Parlamentuak negoziatzen jarraitzeko epea luzatuko dute. Hala ere adostasunik lortzen ez bada, lege-proiektua bertan behera geldituko da eta prozesu guztia berriz egin beharko da.

Parlamentuak lege-proiektua onartzen duenean, Europako lege berri hori modu ofizialean ezarriko da. Horrek esan nahi du EBko estatu guztiek lege berria ezarri beharko dutela. Batzordeak errieta egingo die lege berria betetzen ez duten estatuei. Hala ere, legea ezarri gabe jarraitzen badute, Europako Auzitegi Nagusiak zigor ekonomiko esanguratsuak ezartzeko eskumena dauka.

2013ko apirilaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Europan. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Krisia epaitegietara iritsi da

Krisia epaitegietara iritsi da

Espainiako epaitegiak krisiak gizartean duen eraginaren adibide bat gehiago dira. 2012. urtean bakarrik 10.290 konkurtso egon ziren, 2011. urtean baino % 28 gehiago. Konkurtsoak merkataritza-arloko epaitegien eskuetan dauden prozedurak dira, eta horien bitartez zordunari bere betebeharrak betetzea eskatzen zaio.

Azken finean, azken urte hauetan konkurtsoetan izandako gorakada Espainiako krisiaren bilakaeraren ispilu gisa har daiteke.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) Estatistika Judizialeko Zerbitzuak krisiak 2012. urtean zehar organo judizialetan izan duen eraginari buruzko datuak ezagutzera eman ditu. Horien arabera, iaz 1.809 ERE aurkeztu ziren, 198.116 hipoteka betearazpen izapidetu ziren, eta kaleratzeagatiko 147.404 demanda aurkeztu ziren.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Judizialaren Zerbitzuak emandako datuen arabera, 2012 eta 2011 arteko datuen artean honako aldea dago:

  • Konkurtsoak: %28 igo ziren.
  • Hipoteka betearazpenak: %17,7 igo ziren.
  • Prozedura monitorioak: %2,4 igo ziren.
  • Etxe-kaleratzeak: %13,1 igo ziren.
  • Kaleratzeagatiko demandak: %25,3 igo ziren.
2013ko apirilaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Carlos Cubero, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko zuzendaria

Carlos Cubero, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko zuzendaria

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua (AMEI) Justizia Administrazioaren zerbitzura dagoen organoa da. Epaileek, magistratuek, fiskalek eta Justiziako gainontzeko profesionalek bertara jotzen dute, besteak beste autopsiak, hilotzak altxatzea, eta erasoen balorazioak eskatzera.

Carlos Cubero AMEIren burua da, eta zuzendari izateaz gain, auzitegi mediku eta patologo lanak ere egiten ditu. Hori dela eta, ohikoa du lana etxera eraman behar izatea.

Eguneroko lanean egoera oso gogorrei aurre egin behar izaten die, eta unerik latzenak bortxaketekin bizi ditu. “Ustez bortxatua izan den emakume bat ikustean… profesional gisa lanean jarraitzeko ahalegin handia egin behar izaten dut, nire alde gizatiarra gailendu egiten baita” dio Carlos Cuberok.

Orokorrean bere lanaz oso harro dago, eta “Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua Estatuko gainontzekoekin alderatuz gero, erreferente bilakatu dela” baieztatu du. “Beste erakunde batzuetako zuzendariek ere horrela adierazi dute”.

2013ko apirilaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  ELKARRIZKETAK. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Nazionalitatea eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa bateratu dute

Nazionalitatea eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa bateratu dute

Orain arte erregistro zibil eta autonomia erkidego bakoitzak Espainiako nazionalitatea eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruan bere arauak zituen. Hori albo batera utzi eta herritarrei izapideak errazteko, Justizia Ministerioak irizpideak bateratzea erabaki du. Ondorioz, BOEn instrukzioa argitaratuko du eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den zehazteko.

Instrukzioaren 1go atalean erabaki horren zergatia zehaztuta dator: “… dokumentazio hori mugatua da eta erregistro zibilek ezingo diete herritarrei bestelako dokumentazioa edo dokumentazio osagarria eskatu. Dokumentazio hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluan eta Erregistro Zibilaren Legearen hirurogeita hirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, Herri Administrazioei ofizioz eskatuko zaie”.

2013ko apirilaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Fidagarriak al dira sakelakoetarako aplikazioak?

Fidagarriak al dira sakelakoetarako aplikazioak?

App izenez ezagunak diren sakelakoetarako aplikazioak modako bilakatu dira Smartphone erako telefono erabiltzaileen artean (sakelako telefono adimentsuak). Aplikazio dendek 1.600 app berri baino gehiago jasotzen dituzte egunero, eta telefono adimentsuen erabiltzaileek ere geroz eta aplikazio gehiago jaisten dituzte euren sakelakoetan.

Baina gure datuak babestuta al daude aplikazio horiek guztiak jaisten ditugunean?  Zalantza hori bera zuten datuen babeserako Europako agintariek, eta hori dela eta, sakelakoetarako aplikazioen pribatutasunari buruzko lehen irizpen bateratua onartu berri dute. Irizpenean sakelakoetarako aplikazio guztiek datuen babeserako Europar Batasunaren araudia bete behar dutela azpimarratzen da.

Batez ere Aplikazioen sortzaileek dituzten betebeharrak zehazten dira dokumentuan, baina horrez gain, salmenta lekuek, sistema eragileen eta aparatuen ekoizleek eta publizitate hornitzaileek dituzten betebeharrak ere biltzen dira bere baitan.  

Gure smartphonean aplikazio berri bat instalatzen dugun bakoitzean, gure pribatutasuna arriskuan jartzen egon gaitezkeela kontutan izan behar dugu.  Adibidez, duela gutxi egindako ikerketa batean jasotakoaren arabera, erabiltzaileek gehien jaitsi dituzten 150 app-etatik 61ek bakarrik dauzkate ezarrita pribatutasun politikak.

App horiek erabiltzen dituztenek beti izan beharko lituzkete kontrolpean euren izaera pertsonaleko datuak.  Eta “instalatu” botoian sakatze hutsarekin ez genituzke gure datuak edonori helarazteko ateak ireki behar .

Baina zertarako nahi ditu norbaitek gure datuak, edo app bidez eskuratu dezakeen bestelako edozein informazio?

Britainiako ikertzaile batzuek “Facebook"-eko erabiltzaileak zur eta lur utzi dituen ikerketa bat argitaratu dute. Zientzialari hauek algoritmo bat asmatu dute. Horren bidez, sare sozial ezagun horretan sakatutako “atsegin dut” aukeraren bidez erabiltzaileen arraza, adina, sexualitatea, pentsaera politikoa, eta adimen-kozientea zenbatekoa den jakin dezakete.

Beraz, auskalo zer jakin ahal izango duten app-ek gure telefonoetatik eskuratzen dituzten datuekin.

2013ko apirilaren 8ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia digitala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook