Justizia herritarrengana hurbiltzen

Euskaraldia gaur jarriko da abian, 196.000 lagunek izena eman dutelarik

Euskaraldia gaur jarriko da abian, 196.000 lagunek izena eman dutelarik

Gaur hasiko da Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala. Euskal Herri osoan aldi berean egingo den ariketak hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea du xede. Ariketan izena eman duten lagunek 11 egunetan ahobizi edo belarriprest rola beteko dute. Ahobiziek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo diete 11 egunetan eta ezezagunei lehen hitza euskaraz egin (ulertzen baldin badute, euskaraz jarraituko dute). Belarriprest rola hartu dutenek, berriz, euskaraz hitz egiteko gai diren mintzakide guztiei euskaraz hitz egiteko gonbitea egingo diete. Ariketa sozial handia izango dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Baionan egin da Euskaraldiaren irekiera ekitaldia. Bertan parte hartu dute entitate eta erakunde antolatzaileen ordezkariek, herrietako batzordeetako kideek, entitate sustatzaileek eta ahobizi zein belarriprest modura arituko diren hainbat herritarrek. Ondorengo lagunek hartu dute parte besteak beste: Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakari eta Baionako auzapezak, Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza politikako presidente-ordeak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak, Paula Kasares Euskarabidea Nafarroako Euskara Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak, Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak, eta Arrate Illaro Euskaltzaleen Topaguneko kide eta Euskaraldiko koordinatzaileak. Euskaraldiaren antolaketan aritu diren batzordeetako kideek eta gaurtik aurrera ahobizi eta belarriprest gisa arituko diren hainbat lagunek ere hitza hartu dute ekitaldian. Era berean, ekitaldian Maddi Oihenart, Ruper Ordorika, Odei Barroso, Alaia Martin eta Maryse Urrutyren emanaldiak gozatu ahal izan dituzte bertaratutakoek.

Izen-emate datuak

Irailaren 20an ireki zen izen-emate epea oraindik itxi ez den arren (Euskaraldiko lehen egunetan irekita egongo da ariketara batzen diren azken orduko lagunek izena eman ahal izan dezaten), gaurtik aurrera ahobizi eta belarriprest modura arituko diren partaideen datuak eman dituzte Baionan egin den aurkezpen ekitaldian.

Izena emateko bi baldintza bete behar zituzten partaideek: 16 urte baino gehiago izatea eta euskara ulertzeko gai izatea. Euskal Herriko 405 herritan eta ehunka entitatetan egon da izena emateko aukera, batzordeetan aritu diren milaka boluntarioei esker.

Guztira 196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian, parte hartze zabala izango da beraz martxan jarriko den ariketan. Partaide horietatik %74ek eman dute ahobizi modura jarduteko izena eta %26 arituko da belarriprest rolean.

Lurraldez lurralde, hauek dira partaidetza datuak:

  • Araban 500
  • Bizkaian 500
  • Gipuzkoan 000
  • Ipar Euskal Herrian 500
  • Nafarroan 500

Partaideen ezaugarriei dagokienez, izena eman dutenen %63a emakumezkoa izan dela azpimarratu da, eta, adinari dagokionez, 16 urtetik gorako adin guztietako belarriprest eta ahobiziek egingo dute azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaituko den ariketa. Bereziki azpimarratu da gazteen artean harrera oso ona izan duela ekimenak. Honela banatu dira izen-emateak adin tartearen arabera:
•16 eta 25 urte bitartean ditu izena emandakoen %18ak.

  • 26 eta 35 urte artean %18ak.
  • 36 eta 45 urte artean %28ak.
  • 46 eta 55 urte artean %19ak.
  • 56 eta 65 urte artean %12ak.
  • 65 urte baino gehiago %5ak.

Ariketa prestatzeko aurrelanetan milaka lagun prestaketa saioetan aritu direla ere azaldu dute Euskaraldiko bozeramaleek, ahalduntze ariketa garrantzitsu bat izaten ari denaren erakusgarri modura.

Babes handia

Euskaraldiaren aurkezpena 2017ko azaroaren 23an egin zen, Bilboko Arriaga antzokian eskainitako prentsaurrekoan. Ordurako, sei hilabetetako lana egina zegoen Euskaraldia diseinatzen, aurkezpenak egiten eta sustatzaile sarea osatzen. Urte eta erdiko lana izan da, beraz, Euskaraldiaren atariraino heldu dena.

Koordinazio taldean Euskaltzaleen Topagunea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Hirigune Elkargoa aritu dira. Baina, hortaz gain, era guztietako 180 entitatek osatutako sustatzaile sarea izan du Euskaraldiak. Entitate horien artean daude euskararen gizarte eragileak, erakunde publikoak, enpresak eta bestelako gizarte eragileak. Sarea, baina, askoz zabalagoa izan da, herriz-herri ere euskaltzaleak, erakundeak eta bestelako entitateak (gizarte eragile, elkarte eta enpresak) aritu direlako Euskaraldiaren antolaketan.

Ariketa: hizkuntza-ohiturak aldatzeko deia

Azken bi hilabeteetan herriz-herri eta entitatez-entitate jasotako babes zabala eskertuz ariketara batzeko deia eginez amaitu dute antolatzaileek Baionako ekitaldia. Atxikimendu handi hau herritarrak ariketa sozialean murgiltzeko akuilu izango da, Euskaraldiko bozeramaleen ustez. Izan ere, ariketaren oinarria ahobizi eta belarriprest rola hautatu duten partaideek beraien eguneroko bizitzan harremanetan inertziak apurtu eta hizkuntza-ohiturak euskararantz ekartzea da. Horregatik, partaide guztiei ariketari ilusioz eta sendo heltzeko deia egin diete.

2018ko azaroaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online Ikastaroaren deialdia (2018ko azaroa)

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online Ikastaroaren deialdia (2018ko azaroa)

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Baldintzak:

  1. Ikastaroa Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenei eta justizia administrazioan lan esperientzia ez dutenei bideratuta dago.
  2. Automatrikula egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: justiziagela@justizia.eus. Ikastaroan matrikulatzeko eskatu behar da, eskatzailearen datu guztiak jarri behar dira (izena, abizenak eta NANa) eta posta elektronikoko helbide bat adierazi behar da. Automatrikula e-mailez egiterik ez badago, fax bitartez egingo da (945 01 91 52).
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, azaroaren 16an itxiko da, 08:00etan.
  4. Azaroaen 19tik 20ra bitartean, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa azaroaren 20an hasiko da, 16:00etan, eta abenduaren 12an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroak dituen modulu guztiak ikusi beharko ditu pantailan, eta ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, abenduaren 12etik (14:00etan) 19ra bitartean (goizeko 8ak), ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.
2018ko azaroaren 9ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Eskubideak, pausoz pauso: dibortziatzeko eskubidea

Gaur egun, duela zenbait hamarkada imajinatu ere ezin zitezkeen familia ereduak daude Euskadin; orain, izatezko bikoteak, guraso bakarreko familiak edo sexu bereko bikoteak dauden bezala,  lehen bi aukera soilik zeuden: heterosexualen artean ezkondu ala ezkongabe izan. 

Bikotea aurrez aurre eta katua erdian eureri begira

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zentzu horretan, bai gizartearen zein arau juridikoen arabera, ezkontza banaezina zen; hots,  harremana txarra bazen edo etenda bazegoen ere, legez banantzea oso zaila zen gizartearen gehiengoarentzat.  Frankismoaren amaiera aldera, Konstituzioak senar-emazteen arteko berdintasun juridikoa ezarri zuen, eta hori abiapuntutzat hartuta, legeak egoera berrira egokitzen hasi ziren. Hala ere, Dibortzioaren Legea ez zen 1981. urtera arte indarrean jarri. Lege horrek, 49 urteren ostean, ezkontzaren desegitea legeztatu zuen berriz ere.

Mertxe Agúndez, abokatua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Mertxe Agundez, abokatua, arartekoa eta parlamentarioa izan da, etaabokatu lanean ziharduen dibortzioa legeztatu zen hamarkadan; horrenbestez, 70. hamarkadako aldaketa politiko eta sozialak gertutik bizi izan zituen. Bere ikuspegiaren arabera, Zuzenbide ikasle zeneko garai hartan, askatasun aldarriek eta legearen egoerak talka egiten zuten. “Europatik askatasun haizea zetorren eta 68ko maiatzaren eragina oso handia izan zen gugan”, dio. Izan ere, arlo sozial eta politikoan era guztietako aldaketak gertatzen ari ziren, nahiz eta bere iritziz, gauzak ez ziren batere errazak izan; egoera korapilatsua zen, eta gizartea aldaketa prozesuan bazegoen ere, askatasun gabeziak aurrera egitea galarazten zuen: “legeak aldatu nahi genituen, baina gero nabarmen ikusi genuen, legea aldatzea sarritan ez dela nahikoa izaten gizartearen ohitura eta joerak aldatzeko”.

Emakumeak adingabeak ziren

Dibortzioari dagokionez, Mertxe Agundezen hitzetan, “Zuzenbidea ikasi nuenean, 60. hamarkadaren amaiera eta 70.aren hasiera zen. Orduan dibortzioa debekatuta egoteaz gain, emakumeak legearen aurrean adingabeak ziren”.  Emakumeek 70. hamarkadara arte bizi izan zuten egoerari buruz ari da: indarrean zegoen Kode Zibila 1889koa zen eta ehun urte inguru zituen, eta Kode horrek emakumeak etxe barrura zokoratzen zituen, hau da, kode hartan euren betebeharra etxeko lanak eta seme alabak zaintzea zela zehazten zen. Hala ere, betebeharra emakumeei egotzi arren, erabakiak hartzeko ardura senarrarena zen. Bera zen guraso ahalaren eta ondasunen jabea. “Ezkonduta zeuden emakumeek –dio Agundezek- senarraren aginduak bete behar zituzten. Senarra zen ematearen legezko ordezkaria eta administratzailea, ez bakarrik irabazitakoen ondasunena, baizik eta baita emaztearen ondasun guztiena ere”. Senarraren baimenik gabe, emazteek ezin zuten, adibidez, euren kabuz epaiketa batean parte hartu, edo ondasunak erosi. Egoera honek 1975. urtera arte iraun zuen. Urte horretan, senarraren lizentzia indargabetu utzi zen.

Horrez gain, emakumeengan kontrol sozial zorrotza zegoen, eta egoera horren eredu, adulterio delitua zen: adulterio delitua emakume ezkonduei zegokien, eta ezkontzaz kanpoko harremanak izatearren zigortzen zituen, harremana esporadikoa izanda ere. Antzerako kasuetatarako, aldiz, gizonak “ezkondu gabe bizitzearren” (amancebamiento gaztelaniaz) bakarrik epaitzen zituzten; kasu horietan, zigorra jasotzeko, behin baino gehiagotan egitea eta nabarmena izatea egiaztatu behar ziren.  Delitu horiek indarrean egon ziren 1978ra arte.

Gainera, emakumeen patua ezkontza zen

1889. urteko kode zibila indarrean zegoen, eta gizartea Frankoren diktaduraren menpe bizi zen; diktadurak, berriz, Aita Santuaren eta Vaticanoko kide kontserbadoreen babesa zuen. Horren guztiaren ondorioz, emakumeak aitaren tutoretzatik senarraren menpera pasatzen ziren. Mertxe Agundezen hitzetan, “belaunaldi hartako emakumeek bi aukera bakarrik zituzten: ezkondu edo lekaime sartu. Etxetik kanpo ordainduta lan egiten bazuten ere, ohikoena lana uztea eta familiaren ardura hartzea zen. Hala ere, 70. hamarkadan bazeuden loturarik gabe bizi nahi zuten ezkondu gabeko bikoteak”. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Dibortzioa Europara baino askoz beranduago iritsi zen

Konstituzioak eragin zituen aldaketa sozialak, batetik, eta Europara gerturatzeko beharrak, bestetik, dibortzioa arautzea ekarri zuen. Gizartearen gehiengoarentzat, eskubide demokratikoa zen eta lehenagotik araututa egon behar zuen. Izan ere, Espainia dibortzioa legeztatu zuen Europako azkenengo herrialdeetako bat zen, eta lorpena ez zen batere erraza izan. Berez, hiru urte  behar izan ziren 1981ean dibortzioa onartzeko. “Arrazoietako bat harreman pertsonalak eta familiakoak eremu pribatuari zegozkiola izan daiteke –dio Mertxe Agundezek-; hau da, arlo politiko eta sozialean beste lehentasun batzuk zeuden. 1980. urtera arte, ezkontza-banaketak eliza-auzitegien esku egon ziren –elizak erabakitzen zuen zein bikote banandu zitekeen eta zein ez-. Espainiako Konstituzioak, Estatuaren akonfesionaltasuna aldarrikatzen bazuen ere, elizako hierarkiak bere irizpidea gizarteari ezartzen jarraitu nahi zion. Agundez oso kritiko ageri da gai horren inguruan, eta ironiaz dio,  “dibortzioa onartzen ez zuen eliza-hierarkia berak, gizartearen zenbait sektoreri ezkontza baliogabetzeko aukera ematen zion, beti ere, dirutza ordainduta”. Ondorioz, egoera erabat ezberdina zen dibortziatu nahi zuten bikoteentzat, baldin eta jatorri soziala edo erosteko ahalmena bata ala bestea izan.

Lorpen zaila izan zen

Dibortzioa legeztatzeko hiru urte behar izan ziren, eta denbora tarte horretan sektore kontserbadoreek dibortzioaren kontra egin zuten lehenengo, eta ondoren, legeztatu arren, dibortziatzeko baldintza zorrotzak ezartzeko eskatu zituzten.

Bestalde, euskal gizarteko arlo ezberdinetako hainbat ordezkarik sinatutako “Dibortzioaren Lege aurrerakoi baten alde” manifestuan irakur daitekeenez, gizarteak orokorrean lege aurrerakoia nahi zuen. Manifestua sindikatuek, alderdi politikoek, talde feministek eta oinarrizko elkarte kristauek sinatu zuten, eta Dibortzioaren Lege aurrerakoi baten aldeko 5 puntu betetzea eskatzen zen: adostasunezko dibortzioa, ezkontideen erruduntasunaren erabateko desagerpena, epaileari dibortzioa emateko duen boterea kentzea, prozedura labur eta ekonomikoa, eta estatuak pentsioak puntualki kobratuko direla bermatzeko neurriak ezartzea.

Ezkontza ziurtagiria, guraizeekin erditik moztuta

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aldaketa handiena, emakumeena

1981eko ekainaren 22an Diputatuen Kongresuaren Osokoak dibortzioaren legea onartu zuen. Legea polemikoa izan zen eta azkenean erdibidean gelditu zen, beste gauza batzuen artean, UCDk –gobernuan zegoen partiduak- epaileei dibortzioa atzeratzeko edo ukatzeko eskuin emango zien klausula sartu nahi izan zuelako. Hala ere, alderdi bereko zenbait kidek diziplinari uko egin zioten, eta Kongresuaren Osokoan klausula hori atzera bota zen. Hala ere, 1981eko dibortzioaren legeak adostasunezko dibortzioa legeztatu zuen arren, epeak luzatu zituen, dibortzioa lortzeko lehenengo banantzea eskatu behar zelako; Mertxe Agundezek, aldaketa handiena emakumeengan eman zela gogoratzen du, “emakumeen jarrera asko aldatu zen, euren eskubideak aldarrikatzen hasi zirelako. Asko, bulegoetara etortzen ziren, bakarrik edo lagunekin, informazioa eskatzera. Askatasuna nahi zuten, eta kasu askotan, seme alabak babestu nahi zituzten”. Zuzenean dibortziatzea ezinezkoa zenez, lehenengo urteetan batez ere banantzeak egon ziren. Horrez gain, emakumeak ekonomikoki mendekoak izan zirenez –inoiz ez zuten etxetik kanpo lan egin edo ezkontzerakoan lana utzi zuten-  banatzerakoan, gehienek lan eskasak hartu zituzten.

2005eko Legea

2005ean, azkenean, dibortzioaren legea aldatu zen, epeak laburtu ziren eta izapideak azkartu. 15/2005 Legea, uztailaren 8koa, banantze- eta dibortzio-gaietan Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea aldaraztekoa, “dibortzio azkarraren lege” gisa ezaguna da. Lege horren bitartez, banantzeko izapidea ezabatu zen (hautazko aukera bezala utzi da), ezkondu eta gutxienez urtebete pasatu arte dibortziatzeko aukera ukatzen zuen pasartea ezabatu zen. Gaur egun, dibortzio eskaera aurkeztearekin nahikoa da (ezkondu eta hiru hilabetera eska daiteke), eta alde batek behin-behineko neurriak proposatu ditzake, eta besteak hauek guztiak onartu edo bestelakoak proposatu ditzake.

EEIk (Espainiako Estatistitika Institutu) argitaratutako datuen arabera, azken 30 urteetan Espainian egon diren dibortzioen erdia, 2005eko lege erreformaren ostean gertatu dira. 2017an, zehazki, 97.960 dibortzio egon ziren Espainian, eta ezkontzen iraupena, batez beste, 16,6 urtetakoa da.

Datu hauek guztiak azken 30 urteetan gizartean eman den aldaketa erakusten dute, eta Mertxe Agundezek dioen bezala, “legeak, gizartearen arazoei erantzuna emateko aldatzen dira. Batzuetan errealitate berriei erantzuna emateko aldatzen dira. Bestetan, lehendik existitzen zen errealitate bati erantzuna ematekoa aldatzen dira. Hau da, askatasun ezak ezkutuan gordetzen zituen beharrak dira; gauza berdina gertatu da sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatzeko beharrarekin”.
 

 

2018ko azaroaren 8ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erreportajeak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Irekita dago azaroaren 12 eta 13an Bilbon egingo diren "Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko elkarlanean" jardunaldietan izena emateko epea

Irekita dago azaroaren 12 eta 13an Bilbon egingo diren

Azaroaren 12 eta 13an Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dira “Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko elkarlanean” jardunaldiak. Jardunaldietan, Gakoa –Genero indarkeriagatik zigortutako gizonak birgaitzeko Eusko Jaurlaritzaren programa aurkeztu eta ebaluatuko da.

Jardunaldietan parte hartuko dute Lan eta Justizia Sailburu María Jesús San Josek, Justizia zuzendari Loly de Juanek, EAEko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak, Euskadiko Fiskaltza Nagusiko fiskal-teniente María Jesús Cuarterok, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak eta Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendari José Luis la Cuestak. 

2018ko azaroaren 8ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Lan-poltsetan daudenen behin betiko zerrenda onartzen da

Lan-poltsetan daudenen behin betiko  zerrenda onartzen da

Ebazpena, 2018ko urriaren 22koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostuak betetzeko lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda onartzeko dena: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa.

2018ko azaroaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Trebakuntza eta enplegu publikoa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook