Justizia herritarrengana hurbiltzen

Justizia Ministerioa

Juan Carlos Campo, Justizia ministro berria

Juan Carlos Campo

Juan Carlos Campok Justizia ministro kargua hartu du Parcent Jauregian egindako ekitaldian; Dolores Delgado ministro ohiak eman dio Justizia Ministerioaren kartera.

Hitzaldian, Gobernuko presidenteak beragan ezarri duen konfiantza eskertu du Juan Carlos Campok, eta “Justizia eredu berria” egituratzea ahalbidetuko duen “akordio zabala” erdiesteko asmoz, eskudunak diren administrazioekin, organo judizialekin eta gizartearekin ahaleginak bateratzeko konpromisoa adierazi du. Helburua, ministroak adierazitakoaren arabera, herritarrei “aldarrikatzen dutena” ematea da, alegia: gertuko Justizia, “ulerkorragoa” eta “arrazoizko epe batean” erantzuna emateko gai dena. Justizia administrazio “azkarra eta eraginkorra” guztion ahaleginari esker lortuko dela azpimarratu du.

2020ko urtarrilaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Abokatu izateko lehenengo azterketa datorren apirilaren 6an izango da

Abokatu izateko lehenengo azterketa datorren apirilaren 6an izango da

Justizia Ministerioak datorren apirilaren 6rako deitu du abokatu lanean jarduteko gaitasunaren 2019 urteko lehen ebaluazio-proba.

Deialdia iragan abenduaren 29an argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean, 2018ko bigarren azterketatik 14 egunera.

Justizia Ministerioak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, apirilaren 6ko proban 6.000tik gora hautagaik hartuko du parte.

34/2006 Legea, urriaren 30ekoa, Auzitegietako Abokatu eta Prokuradore lanbideak eskuratzeari buruzkoa indarrean jarri zenetik, profesionalek proba gainditu behar dute lanbidean jardun ahal izateko.

2019ko otsailaren 6ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook