Justizia herritarrengana hurbiltzen

JustiziaEus-eko zerbitzuak

Nork ez du tasa judizialik ordaindu behar?

Nork ez du tasa judizialik ordaindu behar?

Pertsona fisikoek eta juridikoek, kasu zehatzetan, auzitegietara jo eta Justizia Administrazioaren zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu behar dituzten zergak dira.

Baina badago salbuespenik.

Hurrengo kasuetan ez dira tasa judizialak ordaindu behar:

  • Gaitasun, aitatasun-amatasun, ezkontza edo adingabeen kasuekin erlazionatutako kasuetan demandak edo errekurtsoak jartzeko. Hala ere, prozedura alde bien adostasunarekin ala beste aldearen onespenarekin abian jarriz gero, bai ordaindu beharko dira, adingabe bat tartean egonda ere.
  • Oinarrizko eskubide eta askatasunekin lotutako demandak edo errekurtsoak jartzeko edo Hauteskunde Administrazioaren kontrako demandak jartzeko.
  • Zordunek, borondatezko konkurtsoa eskatzeko.
  • Funtzionarioek, euren estatutu-eskubideen defentsan administrazioarekiko auzien arloan errekurtsoa jartzeko. Aurkaratzea edo kasazio-errekurtsoa bada, %60ko beherapena ezarriko da.
  • 2.000 eurotik beherako diru-erreklamazioetan, prozedura monitorioa edo ahozko judizioa abian jartzeko.
  • Administrazio-isiltasun negatiboa edo administrazioaren jardute-ezagatik errekurtsoa aurkezteko.
  • Kontsumorako Tartekaritza Batzarraren laudoen betearazpen-demanda aurkezteko.
  • Hartzekodunen konkurtsoak administratzen dituen norbanakoak, konkurtsoan inplikatutakoen intereseko ekimenak abian jartzeko, baldin eta Merkataritza-arloko epaileak horretarako baimena eman badio.
  • Ondarea judizialki zatikatzeko; beti ere, ondasunen partekatzearen kontrako iritzirik edo eztabaidarik ez badago. 

Horrez gain, hurrengo pertsonek eta erakundeek ez dituzte tasa judizialak ordaindu behar:

  • Doako laguntza juridikoa jasotzen duten norbanakoak, horretarako baldintzak betetzen badituzte.
  • Fiskaltza.
  • Estatuko Administrazio Orokorra, Autonomia Erkidegoak, erakunde lokalak eta horien ardurapean dauden erakunde publiko guztiak.
  • Gorte Orokorrak eta Autonomia Erkidegoetako Biltzar Legegileak.

 

2014ko abenduaren 4ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Internet bidez iruzur egin al dizute?

Internet bidez iruzur egin al dizute?

2012. urtean Euskadin salatutako hamar iruzurretatik lau informatikarekin erlazionatuta zeuden. Urte bi  geroago, Euskadin aurkeztutako salaketen  %66 informatikarekin lotuta daude.

Azken hilabete hauetan Ertzaintzak internet bidez egindako iruzurren gorakada nabarmena antzeman du. Iruzur egiteko moduak aldatuz doaz, baina guztiek ezaugarri komun bat daukate: Biktimaren xalotasuna edo ordenagailuen babes eza

Iruzur informatiko baten biktima ez izateko, Ertzaintzak bi oinarrizko aholku eman ditu: 

  • Ez eman inori ez koderik ez eta pasahitzik ere.
  • Ez utzi inori ordenagailuaren kontrola urrunetik hartzen.

Edonola ere, zalantzarik izanez gero, egokiena zerbitzua ematen dizun erakundearekin harremanetan jartzea da. Eta gogoan izan: enpresa pribatuek eta erakunde publikoek ez dituzte inoiz zure kode sekretuak eskatuko.

Hala ere iruzur baten biktima bazara, gertaerak salatzea oso garrantzitsua da; batetik, beste batzuk iruzur berean eror ez daitezen, eta bestetik, iruzurgileak harrapatzeko.

Iruzurra salatzeko prozedura ezagutzen al duzu? Justizia.net-en salaketa jartzeko eman behar dituzun pausuak ikus ditzakezu.

2014ko irailaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook