Justizia herritarrengana hurbiltzen

JustiziaEus-eko zerbitzuak

Ziurtagiriak doan dira

Ziurtagiriak doan dira

Ba al dakizu? Ziurtagiriak doan dira

20-30 euroren truke, jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak bidaltzen dituzten web atari asko daude. Prezio horri, gainera, BEZa gehitu behar zaio.Horietako web atari batzuetan, izapidea doan dela aitortzen dute, baina ilaran zain ez egoteko edo web atari ofizialek izaten dituzten arazo teknikoak ekiditeko, egokiena ziurtagiria euren bitartez eskatzea dela iragartzen dute.

Baina erregistroko liburuak publikoak dira, eta edonork eska dezake jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiria, doan.  Ziurtagiria, egintza erregistratuta dagoen Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian aurrez-aurre eska dezakezu; bestela,  telefonoz edo Justizia.net web atariaren bidez ere eska dezakezu.Eskaera aurrez-aurre egiten baduzu, ziurtagiria berehala emango dizute. Telefonoz edo Justizia.net-en eskatzen baduzu, eskaera-orrian adierazitako helbidera  postaz bidaliko dizute. Eskaera era batera zein bestera eginda, izapidea doan da; beraz, ez dizute ezer kobratuko, ez eta ziurtagiria atzerrira bidali behar badute ere.

Hortaz, EAEko Erregistro Zibil batean jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria eskatu behar baduzu, Justizia.net bidez egin dezakezu, hurrengo ataletan:

  • Jaiotza-ziurtagiria 
  • Ezkontza-ziurtagiria
  • Heriotza-ziurtagiria

Ziurtagiria Euskaditik kanpoko Erregistro Zibil bati eskatu behar badiozu, ez ahaztu hurrengoa: Justizia Ministerioaren web atariaren bidez izapidea doan egin daiteke.
 

2014ko abuztuaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ziurtagirien kopiak euskaraz eska al daitezke?

Ziurtagirien kopiak euskaraz eska al daitezke?

Euskadiko Erregistro Zibilak informatizatu zirenetik,  jaiotza-, ezkontza- eta heriotza- ziurtagiriak euskaraz zein gaztelaniaz eska daitezke –gertaera beste hizkuntza batean inskribatuta badago ere-.

Baina informatizazioa 2009ko otsailean hasi zela kontutan hartu behar da; oraindik, zenbait bake epaitegitan paperezko erregistro liburuekin lan egiten dute. 

Hortaz, 1980. urteko jaiotza-ziurtagiri bat nahi baduzu, adibidez, gaztelaniaz bakarrik eskuratu ahal izango duzu, garai hartan inskripzioak gaztelaniaz bakarrik egiten baitziren.

Dena den, iaz jaiotako haur baten jaiotza-ziurtagiria nahi baduzu, eta barrutiko buruan erregistratuta badago (Erregistro Zibilean) ziurtagiria euskaraz zein gaztelaniaz eskuratu ahal izango duzu. Izan ere, Euskadiko Erregistro Zibil guztiak informatizatuta daude dagoeneko; eta haurra euskaraz inskribatuta badago ere, ziurtagiria ele bietan eska daiteke.

Ondorioz, jaiotza- , ezkontza- edo heriotza- ziurtagiria eskatu nahi baduzu, hurrengoa kontutan hartu behar duzu:

  • Erregistro Zibilak eta Bake Epaitegiak informatizatu osteko ziurtagiri guztiak ele bietan eska daitezke.
  • Erregistro Zibilak edo Bake Epaitegiak informatizatu aurreko ziurtagiriak, erregistratu ziren hizkuntza berean bakarrik eska daitezke.
  • Gogoratu  Erregistro Zibilen eta Bake Epaitegien informatizazioa2009ko otsailean hasi zela; hala ere, oraindik zenbait bake epaitegitan paperezko erregistro liburuekin lan egiten dute.
2014ko martxoaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook